2018(e)ko urtarrilaren 1(a), astelehena

Merkatarizaren ekarpenak: Pisuen eta neurrien sortzaile

MERKATARITZA: PISUEN ETA NEURRIEN SORTZAILE

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

INDIZEA


Merkataritzaren Ekarpenak-era itzuli


Merkataritza Historiaren Eragilea-ra itzuli



Gaur egun normala egiten zaigu litroetan, metroetan eta gramoetan pentsatzea, hala ere, merkataritza sortu zenean, jendeak ez zituen erabiltzen ezta neurri hauek ezta beste ezberdin batzuk bolumenak pisatzeko, neurtzeko edo kontabilizatzeko. Hori dela eta, pixkanaka-pixkanaka, gabeziatik sortu behar izan zituzten.

Harrigarriena da neurri hauek ez zirela nahita sortu, baizik eta modu natural batean sortu zirela, pertsonen arteko merkataritza elkartrukeen ondorioz. Ez ziren pisuak eta neurriak berez bilatzen, merkataritzaren jarduera errazteko sortu ziren, geroago gizartean izango zuten garrantzia susmatu gabe. Horrela, pertsonen arteko elkartrukeen hazkundeari esker, merkantziak eskuz aldatu baino lehenago “pisatzeko” eta “neurtzeko” sistema agertu zen.

Animaliak trukatzen zirenean adibidez, behar hori ez zen existitzen, zeren eta truke-unitateak animaliak berak baitziren, edo gaur egun esaten jarraitzen den moduan, behi-buruak edo abere-buruak.

Hala eta guztiz ere, merkantzien tamaina murrizten zen heinean, ezinezkoa bihurtzen zen trukatzen ziren unitateak zenbatzea (nork zenbatu ahal zituen zaku batek zituen arroz-ale bakoitza?), likidoak ez aipatzearren.

Pisu, neurri eta edukiera unitateei erantzuna emateko sortu ziren. Nolabait, merkataritzan negoziatzen zuten alderdiek neurri hauei buruzko akordioetara heltzen joan ziren eta akordio horien erabilera orokortzeari esker, lehenengo pisu eta neurketa sistemak agertzea suposatu zuen.

Pisu, neurri eta kapazitateko unitateen sorkuntza:

Ez dakigu ez nola ezta noiz gertatu zen prozesu hau, baina segur aski leku askotan momentu berean gertatu zen eta gutxi gorabehera horrela gertatu zen: toki batean bi pertsona merkantziaz betetako anfora bat elkartrukatzen dute, elkartruke honen errepikapenak eta tamaina bereko anfora berdin gehiago egitea erraza zenez, “anfora” hori modu orokorrean onartutako neurtzeko unitate gisa bihurtu zen. Horrela sortu zen “anfora” unitatea, etorkizunean erabiltzen jarraituko zena bere erosotasunagatik eta identifikatzeko erraztasunagatik.

Komunitateek, eskualdeek… beraien magnitude propioak sortzen joan ziren, bakoitzak garaiko irizpide ezberdinetan oinarrituta. Hori dela eta, sistema asko agertu ziren eta horietako batzuk gaur egunera arte biziraun dute. Hauei esker, gaur egun ezagutzen ditugun neurrietarako: hazbeteak eta oinak, pisuetarako: arroba edo alea eta pinta edukieretarako dauzkagu.

Segur aski, sortutako lehenengo unitateak edukietarakoak izan ziren, hala nola, lehen aipatu egin dugun anfora. Geroago, pisuetarako/zametarako erabiliko zirenak etorriko lirateke eta gero eta jende gehiagoren artean erabili ondoren, hobetzen eta estandarizatzen joango zirenak.

Neurketa sistema guzti horiek pixkanaka-pixkanaka gramo-litro-metro sistemagatik ordezkatuak izan ziren. Azkeneko sistema hau XIX.mendean sortu egin zen eta XIX.mendearen erdialde aldera modu progresibo batean barneratzen joan zen herrialde guztietan. Gaur egun badira zenbait herrialde, herrialde anglosaxoiak adibidez, sistema ezberdinak mantentzen dutenak.

INFORMAZIO ITURRIAK:

ENCICLOPEDIA UNIVERSAL MARÍN (Ed. MARÍN, S.A.)
ISBN 84-7102-019-X

LA MEDICIÓN EN LA HISTORIA

CONOZCAMOS LAS MEDIDAS

EL PROFESOR MAX

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina