2018(e)ko urtarrilaren 1(a), astelehena

Merkatarizaren ekarpenak: Idazketaren sortzailea

MERKATARITZA: IDAZKETAREN SORTZAILEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

INDIZEA


Merkataritzaren Ekarpenak-era itzuli


Merkataritza Historiaren Eragilea-ra itzuli



Idazketa gizartearen mugarri garrantzitsuenetarikoa da. Ahozko hizkeraren agerpena funtsezko urrats bat da gizakiaren eboluzioan, baina ahozkotik idatzizkora pasatzea pausu garrantzitsuena izan da. Idazketak historiaurretik historiaurrera pasatzearen puntua markatzen du eta gizakiaren zientzia eta ezagutza guztiaren oinarria da.

Baina, nola sortzen da idazketa? Ahozko hizkuntza sortu zen “zerbait esateko” beharraren ondorioz. Horrela, lehendabiziko gizakiak ahozko hizkuntza gero eta aberatsago eta zehatzago bat garatzen joan ziren, beraien bizitzak eta bizipenak aberastu egiten ziren heinean.Hala ere, idazketak ez du zerbait esateko helburu soila, baizik eta kontatzen dena denboran zehar irautearen bila dabil.

Lehen idazkiak:

Eta zer zen hain garrantzitsua denboran zehar irauteko beharra izateko? Lehenengo lekukotasunak gizakion munduaren existentziaren ebidentzia idatzia utzi nahi duten haitzuloetako margolanak izan direla erakusten dute, baina oso gutxi dakigu hauei buruz esanahi mistiko bat zutela esateko, dekoraziorako margolan soilak edo proto-idazketa mota batzuk zirela esateko.

Baina lehenengo galderarekin jarraituz, hau da, zer zen hain garrantzitsua bere zaintza oroitzapen soilari ez uzteko?, hain mundukoia da erantzuna gezurra dirudiela hain garrantzitsua izan den asmakizun honek horrelako jatorria izan zuela sinesteko: aberastasun materiala.

Ezagutzen diren lehenengo egiazko idazketak jabetza erregistroak dira eta, zehazki, zerga-zerrendak erlazionatuta zeudenak animali kopuruarekin, ale-kopuruekin... Idazki hauek, duela 3.000 urte baino gehiagoko antzinatasuna dute eta Mesopotamiako eta Egiptoko jatorria dute. Hau guztia laburbilduz, idazketa eskualdeetako agintariek zenbat ekoizten zen, nork ekoizten zuen eta noiz egiten zen kontrolatuta edukitzeko garatu zen.

Lehenengo kontratuak:

Idazkiak merkataritzan agertu aurretik, “esanak haizeak daramatza”-ren arazoa existitzen zen. Merkatariek laster konturatu ziren tratuak zeukaten pertsona guztiek ez zirela zintzoak, batzuk prezio baxuago bat, kantitate ezberdin bat… adosten zebiltzaten. Beraz, panorama imajina ezazu. Merkatari bat herri batera heltzen da bere merkantziarekin, gauza erraza ez dena, erosle bat aurkitzen du. Eroslea, herrian errespetatua eta zintzoa den pertsona, onartutako akordioari uko egiten dio ez du adostutakoa ordaindu nahi. Zelan froga daiteke nork daukan arrazoia? Zelan jakin ahal da bakoitzak adostu zuena?

Beraz, ez dago ezer hobeagorik kontratu batean idatzita uztea baino. Hasiera batean, kontratu horiek edo hobeto esanda, negoziatutakoaren datuak, merkatarien eta erosleen zigiluak buztinezko bola hutsetan ipintzen ziren. Horrela, erreklamazio baten kasuan, buztinezko bola horiek, non parte bakoitzak bere zigiluarekin firmatu zuen kontrol bat edukitzeko helburuarekin, apurtu egiten ziren eta, modu honetan, nork zeukan arrazoia erakusten zen.

Lehenengo idazkiak:

Truke horiek konplexuagoak bihurtzen joaten ziren heinean, beharrezkoa suertatu zen kontratatutakoaren datu gehiago sartzea eta horrek zeinu berrien agerpena suposatu zuen. Azkenean, konponbide errazena aurkitu zen: buztin bola hori zapaldu oholtxo bat egiteko eta bertan kontratuaren edukia idatzi: nor, zer, noiz eta nola.

Buztin bigunean idatzi ahal izateko errazena kanabera baten puntarekin egitea da. Honek, Mesopotamian oso erabilia izan den idazkera kuneiformearen sorkuntza suposatu zuen.

Merkataritza jarduerak datuak eta gertakizunak grabatzeko abiapuntua bihurtu zen. Sistema hau, trukaketen hedapenari esker, bateratzen joan zen eta mundu osora zabaldu egin zenez, azkenean, sistema unibertsala bihurtu zen, kontratuak jaso beharreko datuak sinplifikatuz.

Merkataritza: Alfabetoaren sortzailea:

Sozietate ezberdinek beraien idazketa estiloak eboluzionatu zituzten haiek erabiltzen zituzten sinboloak eta arau propioak barneratuz eta idazkera sumeria eta egipziarren jeroglifikoak nabarmenduz.

Bi idazketa motek oso konplexuak ziren eta haien ikasketa ikastetxe berezietan egiten zen. Gainera, ikasketa hauek urte askotako ikasketa eta dedikazioa suposatzen zuen. Ordainsari moduan, eskribak/idazlariak oso ongi ordaindutako eta eskatutako profesionalak ziren, formakuntzan gastua suposatu baino inbertsio bat zen.

Baina eskriba bati ondo ordaintzearen gertakaria kostu gehigarri garrantzitsu bat suposatzen zuen transakzio ekonomiko baten edukiera idatziz utzi nahi bazen. Merkatari on batek kostu hori murrizten saiatuko zena, zerbitzuari uko egin gabe… Nola egin zezaketen hori?

Erantzuna fenizioen eskutik etorri zen. Feniziarrek merkatari handiak ziren eta nazioarteko-merkataritzaren arazoa gehigarria zuten, beraz, bi eskriba ordaindu behar zituzten, bat hizkuntza bakoitzeko.

Feniziarrek konturatu ziren berdin zela zein hizkuntzatan hitz egiten zen, beti erabiltzen baitziren soinu berdinak eta hauek ez ziren asko. Soinu horietako bakoitza sinbolo batean plasmatzea lortzen baldin bazuten oso erraza bueltatuko litzateke edozein hizkuntzako hitzak idaztea, nahiko izango litzateke soinuetan banatzea eta hauek idaztea.

Esanda eta eginda, horrela sortu zen lehenengo alfabetoa. Alfabeto honek 22 zeinu bakarrik zituen eta beltza zuriaren gainean ipintzea ahalbidetzen zuen edozein hitza edozein hizkuntzan. 22 zeinu hauek idazteko oso errazak ziren eta oso arin esportatuak izan ziren hurbileko hirietara. Zeinu horiek hiri bakoitzaren kulturara moldatuak izan ziren, alfabeto grekoa, latindarra… sortuz. Alfabeto berri guzti hauek antzeko zeinu kopuru eta erabilera berdina baitzuten. Idazketa beraz, merkataritzaren eskutik sinplifikatu eta demokrazitatu egiten da, edonorentzat eskuragarri bihurtuz.

INFORMAZIO ITURRIAK:

ENCICLOPEDIA UNIVERSAL MARÍN (Ed. MARÍN, S.A.)
ISBN 84-7102-019-X

ARTEHISTORIA

HISTÓRICO DIGITAL

EL RINCÓN DEL VAGO

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina