2018(e)ko urtarrilaren 1(a), astelehena

Merkatarizaren ekarpenak: Diruaren sorkuntza

MERKATARITZA: DIRUAREN SORTZAILEA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

INDIZEA


Merkataritzaren Ekarpenak-era itzuli


Merkataritza Historiaren Eragilea-ra itzuli



Honako galdera hau egiten badugu: Zer da dirua? Erantzun nabariena gure diru-zorrora seinalatzea izango litzateke, honek gordetzen dituen moneta eta billeteei zehazki, eta hau diru moduan identifikatzeko joera dugu. Baina, hori ez da Dirua, forma zehatz bat besterik ez da.

Dirua balioa gordetzeko gai den edozein merkantzia baita:

Zergatik asmatu egiten da dirua? Merkataritza da dirua agertzea ahalbidetu zuena. Pertsonen arteko trukeen garrantzia eta maiztasuna handituz joaten zen heinean, inkontzienteki, hainbat arazo suertatu ziren eta horrek, Diruaren agerpena bultzatu zuen.

Arazo horiek hautemanezinak dira, non eta mundu osoko dirua kendu eta truke-ekonomia batera bueltatzen ez garenik. Merkantziak bata bestearekin baloratzeko arazoaren aurrean aurkituko ginateke (zenbat zereal-poltsa balio ditu behi batek) edo salgai horiek leku batetik bestera eraman beharko genituzke trukea egin ahal izateko, gauza oso zaila merkantzia bolumen handikoa izango balitz, eta hau bi adibide bakarrik aipatu arren.

Dirua asmatu zen garaian bizitzeko zegoen egoera imajinatu behar dugu, garai bat non, honako arazo hauekin aurkitzen zirenik:
  • Komunikazio zailtasunak: oinez joaten diren bidaiarientzako bideak bakarrik existitzen ziren, beraien kabuz garraiatu ezin ziren salgaiek, abereen kasuan bezala, animalien gainean eraman daitekeen gauzei mugatuta dago.
  • Elikagaiak kontserbatzeko baliabide eza. Honek, zaildu egiten du puntu batetik bestera lekualdatzea hauek hondatu/galdu baino lehenago.
  • Aurreztearen ezintasuna, izan ere, gauza bat eduki ahal da edo ez, baina ondasun bat gaur saltzea, irabaziak gorde eta aurrerago edo beste momentu batean hauek erabiltzerik ez da existitzen.
Beraz, lekualdatzeko erraza, kontserbatzeko erraza eta, orokorrean, elkarte guztietan onartua zen zerbait edukitzea beharrezkoa zen. Konponbidea, gizakiaren historian zehar gertatu diren beste batzuetan bezala, bere kabuz heldu zen, adituen bilerarik gabe, estatuen arteko akordiorik gabe, sinadura solemne edo antzekorik gabe. Herriak zuen zentsu praktikoak Dirua eta ondoren eman zen ordaintzeko moduaren agerpenak ahalbidetu zituen.

Diru moduan erabiliak izan diren ondasun kopurua handia izan da, gehien ezagutzen dena eta unibertsalena, zalantzarik gabe, urrea izan da. Baina gatza, itsasoetako maskorrak, tezko blokeak (Txina) eta harriak (Yap Isla), beste batzuen artean, diru moduan ere erabiliak izan dira. Edozein materiala ona da, beti ere, iraunkorrak eta urriak izatearen baldintzak betetzen dituen heinean.

Dirua sortzeko prozesua ziur aski , esaten dugun moduan, errealitate bihurtu egin zuten alderdien arteko ekintza izan zen. Seguruenik parte hartu zuten pertsonek ez ziren konturatu une horretan egiten ari ziren ekintzaren garrantziaz ezta gizakiaren etorkizunean izango zuen izugarrizko transzendentziaz.

Diruaren sorkuntzaren prozesua:

Iraganera une batez atzera egiten badugu eta prozesu hori imajinatzen badugu, seguruenik neolitikoaren amaieran eman zena. Garai honetan, urrea preziatua zen zerbait moduan baloratzen zen eta beste ondasun eta metal batzuei ematen zitzaien garrantzia eta balio handiagoa ematen zitzaion, bere edertasuna eta urritasunagatik.

Imajinatu dezagun gizon batek animali bat fruta batzuengatik trukatu duela eta orain bere etxera itzuli behar dena. Pertsona honek ez du fruta guztiak jateko asmorik, baizik eta fruta batzuk gordeko ditu. Horrela, bere herrixkara bueltatzen denean, bere auzokide batek fabrikatzen dituen eta berak behar dituen zenbait erremintengatik aldatu ahalko ditu, baina etxera bueltatzeko bide luzean pentsatzen du eta konturatu egiten da penagarria izateaz gain, bidaia iraungo duen denboraren ondorioz, frutak ustelduko direla eta ezin izango dituela ezta hauek erremintengatik aldatu ezta berak jan.

Pertsona honek ohartarazten da badagoela herrixkan bere frutak begiratzen dituen norbait, berarengana hurbiltzen da eta frutak URREarengatik aldatzea proposatzen dio. Fruten jabea den pertsona badaki bere auzokideari urrea gustatzen zaiola eta, ziur aski, erremintengatiko truke moduan onartuko duela. Prezioa adostu ondoren, fruta batzuk urrearengatik aldatuko ditu, geroago, urre hori, behar dituen erremintengatik aldatuko du eta geratzen zaizkion frutak jango ditu eta ez dira ustelduko. Gainera, lortutako urre hori herrixkara eramateko erraza izango da eta bere auzokidea ordainsari moduan onartuko du poz-pozik.

Hurrengo batean, eramandako animaliak urregatik aldatzea nahiko du, horrela, bere herrixkara bueltatu ahal izango da urre hori behar dituen ondasunengatik aldatzeko edo trukea gertatu den leku berean erabiltzeko. Beste pertsona askok gizaki hau adibide moduan hartuko dute eta, modu honetan, DIRUA agertuko da, urrea, ordura arte merkantzia moduan erabilia, rol berri hau hartuz.

Dirua moneta gisa eta bere salerosketa:

Mendeak pasatu behar izan ziren metal preziatuak gaur egun ezagutzen ditugun monetak bihurtu arte. Prozesu hau tamaina eta pisu jakin batzuetako piezak ekoiztean oinarritu zen. Pieza horiek zuten metal preziatuaren arabera balio bat edo beste bat izango zuten.

K.a.600 urtearen inguruan Lidia-ko erresuman, Asia Txikian, Creso erregearen eskutik jarduera hau hasi egiten da eta izan daiteke ekintza honek eta oso aberatsa izateak, ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko kondairaren hasiera izateak.

Txanponak dirua erabiltzeko erraztasuna eta erosotasuna aurkezten du, ez da jada beharrezkoa truke bakoitzean metalak pisatzea, ezaguna den pisu jakin batzuetan deskonposatuta dagoelako.

Denbora pasa ahala, monetaren orokortzeak merkataritza berri baten agerpena baimenduko du, dirua beraren merkataritza. Txanponak saldu egingo dira, beti ere itzulketak gehikuntza batekin eginda. Modu Honetan, mailegua sortzen da, merkataritza berri bat non merkantzia edo ondasuna dirua bera izango den.

INFORMAZIO ITURRIAK:

ENCICLOPEDIA UNIVERSAL MARÍN (Ed. MARÍN, S.A.)
ISBN 84-7102-019-X

ARTEHISTORIA

HISTÓRICO DIGITAL

EL RINCÓN DEL VAGO

ORIGEN Y NATURALEZA DEL DINERO

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina