2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Konekta zaitez komertzioarekin: Bizkaiko XXXIV. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXIV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 7tik abenduaren 5era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXIV Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
Doan

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 5etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Zer baloratuko da:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Lorura honetan aurki dezakezu sarien-zerrenda: Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketaren sariak

Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Lankidego, "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta Azul Marino Bidaiak.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina