2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Bizkaiko XXXIV. Erakuslehioen Lehiaketaren sariak

BIZKAIKO XXXIV. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAREN SARIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:

  • Bilboko Merkataritza Ganberak, Kutxabank-ek eta El Correok emandako lurralde mailako sariak
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo
  • Sektoreko sariak (Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak)
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda
    • Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia, Baqué Café-ren eskutik

  • Sormenari Saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik

  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik

  • Argiztapenari Saria, Iberdrolaren eskutik erakusleihoan agertzen diren produktuak ongien nabarmentzen dituen merkataritza argiztapen onenari

  • Barruti Sariak, Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko

  • Ezkerraldenda Saria, Merkatari eta ostalarien federakundea den Ezkerraldendak, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko partaide diren denden artean, eskualde-erakusleiho onenari saria emango dio

  • Ehun urteko merkataritza establezimendua, Sari berezia egongo da Lehiaketaren aurreko edizioetan kategoria honetan saritu ez ziren merkataritza establezimenduentzat, 2014an 100 urte bete edo pasa dituztenentzat alegia

  • "Merkataritzako web onenarentzat" Saria, Lankidego-ren eskutik, eraginkorra, edukia eta Interneteko zerbitzu onenak eskaintzen dituen web orria saritzeko

  • "e-commerce Onena"-ri saria

  • Merkataritza Konposizio Onenari Saria, El Corte Inglés-en eskutik. Saldu beharreko produktua aurkezteko ideia original onena sarituko da, erakusleihoa osatzen duten elementu tekniko eta estetikoen arteko oreka bilatuko delarik
Eta aurten erosleek ere sari bat jaso dezakete. Whatsapp bidez 648 281 730 zenbakira bidalitako tiketaren edo fakturaren argazki guztiek parte hartuko dute zozketan, eta erosketa egin duteneko saltegiaren eta eroslearen izena zein den agertu beharko da bertan. Argaziak bidaltzeko epearen azken eguna abenduaren 31 izango da.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina