2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2017 PROGRAMA: Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa

TURISMO-ENPRESEN MODERNIZAZIORI ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA: MET 2017

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-ostatuko establezimenduak.
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Turismo-garraioko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  7. Turismo-gidaliburuak.
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

  1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioak ezartzea, negozioaren efizientzia eta kudeaketa hobetzeko, baita turismo-produktu edo -zerbitzuen sustapen, komunikazio eta merkaturatzerako ere, horretarako web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
  2. Hari gabeko konektibitatea hobetzea turismo-ostatuetan (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
  3. Turismo-negozioen eredu berriak sortzea, bai eta lehendik direnak espezializatzea ere; horiei esker, turismoaren arloko produktu eta zerbitzu berriak eta/edo esperientzia jasangarriak sortuko dira Euskadin ahalmen handia duten turismo-sektoreetan edo goraka ari diren merkatu-nitxoetan, betiere natura- eta kultura-ondarea errespetatuko duen erabilera sustatuz (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).

TURISMO-ESKAINTZA MODERNIZATZEA ETA HOBETZEA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

  1. Turismo-ostatuetarako inbertsioak, horien kategoria gehitzeko direnak, eta, orobat, uraren eta baliabide energetikoen kudeaketa efizientea hobetzeko, baldin eta onarturik badute gutxienez 30.000 euroko inbertsioa.
  2. Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan, jantokiko zerbitzuak barne, bertan ostatu hartzen ez duten pertsonei irekitako turismo ostatuetan ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioak: Makineria: elikagaiak biltegiratu, manipulatu eta prestatzea; Argiztapena; Aire-girotzea (aireztapena, hozte-sistema, berokuntza); Terrazak egokitu eta modernizatzea, urte osoan turismorako erabiltzeko; Establezimendua garbitzea: ekipamendua eskuratzea; Ekipamenduak erregulatu eta kontrolatzeko sistemak, establezimenduaren efizientzia energetikoa hobetzeko direnak. (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
  3. Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan, jantokiko zerbitzuak barne, bertan ostatu hartzen ez duten pertsonei irekitako turismo ostatuetan, ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioak: Lokalak berritu edo handiagotzea, zeinen onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 eurokoa baita.

TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA:

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko 2000ko abenduaren 12a baino lehenago irekitako turismo-establezimenduek behar dituzten egokitze-lanak zein ekipamenduak eskuratzeko eta ezartzeko lanak lagunduko dira. Ikus Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzaren EAEn irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudi teknikoa aplikatzeko gida (2012ko uztaila).

TURISMO-SEKTOREAN JARDUN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KOKATURIK DAUDEN ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDUETAN, INGURUMEN-KUDEAKETA ETA KALITATE-KUDEAKETA ZIURTATU DEZAKETEN SISTEMAK EZARTZEA:

Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001) eta ingurumen-kudeaketarako (ISO 14001, EMAS, karbono-aztarna eta energia-auditoretza integrala) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA

EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

  1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ezarri: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
  2. Haririk gabeko konektibitatea hobetzea turismo ostatuetan: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 15.000 euroko mugarekin.
  3. Negozio berriak, zerbitzuak eta produktu iraunkorrak sortu: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.

TURISMO-ESKAINTZA MODERNIZATZEA ETA HOBETZEA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

  1. Turismo-ostatu establezimenduetan sailkapena igotzeko inbertsioak : Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.
  2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberritze zehatzak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin.
  3. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberitze integralak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 18.000 euroko mugarekin.

TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA:

Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin

TURISMO-SEKTOREAN JARDUN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KOKATURIK DAUDEN ENPRESA ETA ESTABLEZIMENDUETAN, INGURUMEN-KUDEAKETA ETA KALITATE-KUDEAKETA ZIURTATU DEZAKETEN SISTEMAK EZARTZEA:

  • Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin.
  • Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan ez badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
  • Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena lortu: Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
  • Espainako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria edota ISO 9001 (Turismoaren Q ez badago) berritu: Onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 2.000 euroko mugarekin.
  • ISO berritu Turismoaren Q ez badago: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin
  • Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena berritu: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.

GEHIKUNTZAK:

  • %5 gehiago enpresaren ardura hartzen duen enpresaburuak «Berriz Enpresa» izeneko enpresa-eskualdatze programarekin bat egin izana.
  • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
  • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
  • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
  • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
  • %5 gehiago enpresak Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita badago.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

Eskatzeko epea 2017ko uztailaren 3 arte luzatuko da.

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:
AGINDUA: MET 2017 diru-laguntzak



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina