2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Aberatsek ere badakite negar egiten 3: Erraldoi(batzu)en erortzea

AEBKO SALTOKI HANDIEN KRISIA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

AEBn ezagun diren merkataritza kateetako milaka denda itxi dituzte 2016 urtean eta prozesu hau areagotuko da aurten. Kate hauen izenak ezagunak dira hemen ere: adibidez JC Penney, Macy´s eta Sears .

Amaiera merkatal gune askotarako

Denda-itxiera hauek hutsik dituzte azken urteotan eraikitako merkatal gune asko. Etxebizitzarekin gertatu zen bezala merkatal guneen negozioan higiezin boom bat egon zen eta eskaintza demanda baino askoz gehiago handitu zen. Kate horietako bateko denda bat ixten denean merkatal guneak bere lokomotora galtzen du eta honekin batera baita bisitari eta bezero asko ere. Bezero galera honek guneko beste dendetan eragina dauka eta banan-banan itxi dute merkatal gunea desagerrarazi arte. Adituek diote epe laburrean 300 merkatal gune daudela desagertzeko zorian.

Zergatik krisialdi hau?

Erantzuna bat da: Internet. Online salmentak azalerarazi ditu enpresa hauek zituzten gestio arazo izugarriak eta aldi berean ez dira kapaz izan Internet baliatzeko negozioaren hedapenerako. Urtetik urtera salmentak gutxituz joan dira.
Enpresa klasiko handietan krisialdiak etengabe gertatu dira. Haien abantaila nagusiena, tamaina, euren kontra bihurtu da, aldatzeko oztopo bilakatu delako. Haien bezeroek eskatzen zietenari ez diote erantzun ona eman eta ondorioak dira dendak ixtea eta kasu batzuetan porrota.

Modelo aldaketa?

Ez, merkatal guneak AEB-n eta munduko beste lekuetan ez dira desagertuko, baina dirudienez goi mugaraino heldu dira.
Merkataritza aldakorra da eta gaur online salmenta hazten ari da denda fisikoaren kontura. Bere momentuan kanal hau ere bere goimugara iritsiko da baina hori gertatu arte denda fisiko askok, bai txikiak eta handiak, itxi egingo dira. Lehiatzeko forma ez da aldatu: zure negozioan hoberena izan behar zara, enpresa kontrolatu, marjinak, prezioak, … eta noski, bezeriari nahi duena eman eta bere gustuen aldaketari aurrea hartu … Ez da makala!

Artikulu hau ere zure interesekoa izan daiteke:
Aberatsek ere badakite negar egiten 2: Krisi banaketa denda sari handietan

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina