KRISI BANAKETA DENDA SARE HANDIETAN

Notizia ez da aspaldikoa: New York hirian beste denda bat ireki du Galizian kokatuta dagoen nazioarte mailako moda denda sare garrantzitsuak. Honela, Bilbon, Donostian edo Gasteizen egon daitekeen bezalako denda bat aurki dezakegu etxeorratzez josita dagoen hiri erraldoi horretan. Zeri buruz ari gara? Globalizazioaz, jakina.

Hasteko eta behin, merkatalgune eredu hori jo du krisiak, eta orain kale mailako denda sare handiei iritsi zaie txanda.

Prozesu honen zergatiak:
Krisiaren zartakoa ez da bakarra, badira beste faktore gehiago prozesu hau azalduko lituzketenak:
- Lehena: Hiri hauetako kale ia gehienetan antzeko merkatal sareak izaten ditugu. Gauza bera gertatzen da merkatalguneetan eta baita hiri ertainetan ere. Mundu mailako merkataritzaren homogeneizazio prozesu honek badu izenik: Frantzian, esaterako “Londonizazioa”; Bretainia Handian beste izen bat hartu du: “Hiri klonatuak”.
- Bigarrena: Hirietako merkatalguneetako sarbideak arazoak baino ez dituzte autoentzat, ez baitute doako aparkalekurik,… Aurrekoarekin lotuta dago arazo hau, hots, merkataritza guneak ezer berezirik eskaintzen ez badu, zertarako ahaleginik egin bertara joanda?
- Hirugarrena: Merkataritza kaltetuek besteak bezalakoak dira, “arima” gabekoak, estilo gabekoak, ez dira berritzaile eta desberdin. Marka da desberdintasun bakarra, produktu merkeagoak izatea ere ez dute desberdin egiten, edo outlet hitza eramatea: ez da nahikoa.
- Laugarrena: Kontsumitzaileen artean bada sentimendu gero eta sendoago bat, hots, toki merkataritza eta enpresetan kontsumitzearena. Batik bat, berrikuntzak direla eta, zerbitzuaren alde argi eta garbi apustua egin duen betiko merkataritzak.
- Bosgarrena: Merkataritza sare kaltetuak euren arteko lehian dihardute internet-en. Badira pertsonak dendan produktuak probatu, eta, gero, produktu horiek beroiek erosten dituztenak prezio hobean enpresaren web-gunean.
Toki merkataritzarako aukera
Egoera honek toki merkataritzari aukera hobezina eskaintzen dio. Enpresa txiki horri laguntzen dio hurkoa delako, bezeroak banan-banan ezagutzen dituelako (izenez, ezagutu ere). Merkataritza txiki hauetan bezeroak zer nahi duten badakite, zer duten gustuko, eta era pertsonalagoan eta egokiagoan eskainiko diete nahi duten hori. Honelakorik ezingo dute Japonian edo Estatu Batuetan egin bezeroak berdintsu hartzen dituzten antzeko establezimenduetan.

Auzo, kale, herrietako merkatalguneek jatorrak, nortasun handikoak, erabakigarriak eta atseginak izan behar dute bezeroekin.
Merkatalgune hauek aukera handiak dituzte, baldintza hauek betez gero. Eta sektore jakin batek ez du bestearen gainetik zertan jarri. Esaterako, badago kalitatezko elikagaien aldeko apustua egiterik (azokak…); modan eta jantzigintzan (boutikeak eta zapata dendak…). Alegia, edozein sektoretan, baina ahantzi barik nori zuzendua dagoen eskaintza, bezeroen ezaugarriak eta gustu bereziak kontuan hartuta, desberdintasun honetan baitago arrakastaren eta etorkizunaren gakoa.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
![]() | ![]() | ![]() |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina