2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

ICO Merkataritza Kreditua 2017

ICO MERKATARITZA KREDITUA 2017

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak

Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritzajardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak eta enpresak.

Finantza mota

Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.

Finantza daitezkeenak

180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.

Finantzaketa baldintzak

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.

Komisioak:
  • Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1,50)
Bermeak: Eragiketa izapidetzen duen kredituerakundeak ezarriko ditu.

Eskaerak

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia

Operazioak egiteko azken eguna 2017ko abenduaren 7a izango da.

Oharrak

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Enlaces

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina