2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

ICO EBS/SAECA BERMEA 2017

ICO EBS/SAECA BERMEA 2017

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak ICO-k finkatu duenak izango dira.

Finantza daitezkeenak:

  1. Likidezia: %l00 arte aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.

  2. Inbertsio produktiboak Espainia barruan:
    • Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
    • Gehienez 30.000 euro balio duten autoak (ibilgailu industrialek ez dute mugarik).
    • Enpresak erostea.
    • Gehienez %50 inbertsioari lotutako aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.
    • BEZ edo antzeko zergak.
    • Atzerrian enpresak sortzea.
Operazioa sinatu baino lehen egin diren inbertsioak baliagarriak dira 2016ko urtarrilaren 1ean baino geroago egin badira.

Behin mailegoa edo leasing-a sinatu egin da bezeroak urtebete bat edukiko du inbertsioa gauzatzeko.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 2 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

EBS/SAECA-k berme duen operazioaren ehunekoa: EBS/SAECA-k erabakiko du bermearen zenbatekoa eta hau %100 izan daiteteke.

Ildo honen bidez finantza dezan proiektuaren ehunekoa: Eskatutako finantzazioa Inbertsiorako erabiltzen denean proiektuaren %100 del proyecto izan daiteke.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra,bezeroak aukeratuko du. Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  1. Likidezia %100ean finantzatzen bada:
    • 1, 2, 3 eta 4 urte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
  2. Inbertsioa edo inbertsioa eta likidezia finantzatzen bada:
    • 10 urte arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
    • 12 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin
    • 15 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin

Komisioak:
  • EBSak edo SAECAk azterketa-komisio bat kobratuko dute, abalatutako zenbatekoaren %0,5era artekoa.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, finantza-entitateak komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (informazio gehiago).
Bermeak: kreditu-erakundeak, EBSak edo SAECAk eskaera bakoitza aztertuko du, eta eman behar diren bermeak ezarri.

Abalen kostea:

EBSak %4ra arteko komisioa kobratuko du abala jaso duen zenbatekoaren gainean, kuota sozial mutualista gisa. Inporte hau bezeroari bueltatuko da operazioa amaitzerakoan. SAECA-k ez dauka mutualista-kuotarik.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira, EBS-etan edo SAECA-n.

Indarraldia:

Operazioak egiteko azken eguna 2017ko abenduaren 7a izango da.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Loturak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina