2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

EVE 2016: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2016

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


LAGUNTZAREN XEDEA

Etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea da plan honen helburua; energia eraginkortasunaren hobekuntzaren bidez, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen eta ontzi-garbigailuen ordez, A++ klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak berriztatzea.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoahauexek dira:
Etxetresna
diru-laguntza (€/tresnako)
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
80
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
80
Garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
80
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
80
Lehorgailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin
80
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
65
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
65
Garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
65
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
65
Lehorgailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin
65
Indukziozko plaka
65
Labea, A+ energia-eraginkortasun mailarekin
65

ONURADUNAK: BEZEROAK

Pertsona fisikoak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A++ klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.

OHARRA: Laguntza hau jasotzeko egin behar den tramite bakarra etxetresna berria erostea eta zaharra programa honetan atxikitako edozein dendatan ematea da, hau da, berriztatze bat izan behar da derrigorrez. Atxikitako dendek kanpainaren logoa erakutsiko dute eta zerrenda osoa EVE-ko web orrian egongo da: Atxikitako denden zerrenda.

ONURADUNAK: DENDAK

2016ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek EVE-ko web orrian dagoen Atxikimendu Protokoloa bete eta bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu honekin batera eskatzen den beste dokumentazio osagarria aurkeztuko da.

Honako hau da tramite hauek guztiak egiteko lotura: SALTOKIENTZAKO SARRERA

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 2tik aurrera eta programari esleitutako diru-saila edo aurrekontua bukatu arte egongo da zabalik. Aurrekontuaren agortzearen berri emango da Interneteko helbide honetan: http://www.eve.eus .

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoak: 902 678 203

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina