2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Eusko Jaurlaritza 2016: ETE eta Autonomoei abalak emateko programa

ETE, BANAKO ENPRESABURUENTZAKO ETA PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO 2016. URTERAKO ABAL PROGRAMA

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/05/gobierno-vasco-2016-programa-de-avales.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.

Onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.

Finantzatzeko moduko egoerak:

Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
  • Kapital zirkulatzaileko likidezia
  • Finantzaketa-premiei aurre egitea

Laguntza mota:

Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.

Abal operazioen ezaugarriak:

Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.

Abalen kostea hauxe izango da:
  • Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
  • Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
  • Abal-komisioa: % 0,75 urteko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko

Mailegu operazioen ezaugarriak:

  • Interes-tasa eta Epea:
  • Epea (urteetan)
    Diferentziala (gehienekoa)
    3
    %1,00
    5
    %1,25
    7
    %1,25
  • Zenbatekoa:
    • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
    • 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat

Eskaerak:

Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:

Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:

Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
  • Kutxabank, S.A.
  • Caixabank, S.A.
  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
  • Banco Santander, S.A.
  • Bankinter, S.A.
  • Banco Popular Español, S.A.
  • Banco de Sabadell, S.A.
  • Bankoa, S.A.
  • Targobank, S.A.
  • Banco Popolare Etica, S.C.P.A, sucursal en España
  • Caja Laboral Popular, C.C.
  • Caja Rural de Navarra, S.C.C.

Eskatzeko Epea:

Aurten eskatzeko epea 2016ko martxoaren 15ean irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.

Loturak:

Informazioa:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arauak (DEKRETUA)
Arauak (AGINDUA)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina