2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2016 Programa, Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak

TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2016
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-alojamenduko enpresak
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Turismo-garraioko enpresak
  5. Turismo aktiboko enpresak
  6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  7. Turismo-giden enpresak
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

    1. (IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    2. Haririk gabeko konektibitatea hobetzea turismo ostatuetan (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    3. Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).

  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

    1. Turismo ostatuetan- sailkapena igotzeko egindako inbertsioak, gutxienez hauek 60.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
    2. Taberna, jatetxe, kafetegi eta tankera horretako establezimenduetan, jantokiko zerbitzuak barne, bertan ostatu hartzen ez duten pertsonei irekitako turismo ostatuetan, ekintza hauek gauzatzeko eginiko inbertsioek: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaiak biltegiratu, maneiatu eta prestatzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen lan integralak, klimatizazioa eta terrazak egokitzea eta modernizatzea urte osoan turismorako erabiltzeko; Establezimendua garbitzea: ekipamendua eskuratzea eta Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da eraberritze zehatzak badira eta 75.000 euro eraberritze integralak baldin badira).

  • TURISMO-ESTABLEZIMENDUAK INDARREKO IRISGARRITASUN-ARAUDIRA EGOKITZEA: Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko 2000ko abenduaren 12a baino lehenago irekitako turismo-establezimenduek behar dituzten egokitze-lanak zein ekipamenduak eskuratzeko eta ezartzeko lanak lagunduko dira. Ikus Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitza Zuzendaritzaren EAEn irisgarritasunaren alorrean indarrean dagoen araudi teknikoa aplikatzeko gida (2012ko uztaila).


  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA: Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001) eta ingurumen-kudeaketarako (ISO 14001, EMAS, karbono-aztarna eta energia-auditoretza integrala) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.


  • Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA


  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:

    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    2. Establezimenduko haririk gabeko konektibitatea zabaltzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 15.000 euroko mugarekin.
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.

  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:

    1. Turismo-ostatu establezimenduetan sailkapena igotzeko inbertsioak : Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberritze zehatzak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin.
    3. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan (eraberitze integralak): Onartutako inbertsio garbiaren %20, 18.000 euroko mugarekin.

  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin


  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA:

    • Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin.
    • Espainiako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria lortu (aholkularitza-enpresa Aholkularien Katalogoan ez badago) edo ISO 9001 Turismoaren Q ez badago): Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
    • Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena lortu: Onartutako gastuaren %45, 5.500 euroko mugarekin.
    • Espainako Turismo Kalitatearen "Q" Markako ziurtagiria edota ISO 9001 (Turismoaren Q ez badago) berritu: Onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 2.000 euroko mugarekin.
    • ISO berritu Turismoaren Q ez badago: Onartutako gastu garbiaren %34, 1.400 euroko mugarekin
    • Ingurumen-kudeaketaren ziurtagiria/egiaztapena berritu: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.

    GEHIKUNTZAK:

    • %5 gehiago enpresaren ardura hartzen duen enpresaburuak «Berriz Enpresa» izeneko enpresa-eskualdatze programarekin bat egin izana.
    • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
    • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
    • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.

    Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

    Eskatzeko epea 2016ko maiatzaren 13 arte luzatuko da.

    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

    Arautegiko loturak:


    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina