2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

BFA 2016: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2016: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko asmoz inbertsioari lagundu.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak; honako baldintza hauek betez gero:
  • 6 langile baino gutxiago eduki behar dituzte eta sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian
  • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Diruz lagun daitekeen egitatetzat joko da ibilgetua eskuratzea, baldin eta ibilgetu hori erabiltzen bada ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko. Inbertsio hauek, gutxienez, diruz lagundu daitekeen 15.000 euroko bolumena izango dute.

OHARRA: 2015eko urriaren 1etik 2016ko ekainaren 30era arte formalizatu daitezke inbertsioak
Diru-laguntzako gastutzat joko dira, ibilgetuko inbertsioak, Kontabilitate Plan Orokorraren epigrafeekin bat etorriz:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako gastu hauek, berriz, ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso:
  • 500 euro baino gutxiagoko gastuen frogagiriak, fakturak edo aurrekontuak (BEZik gabe)
  • BEZa
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Entitate onuradunaren jarduerarekin inolako zalantzarik gabe identifika daitezkeen gastu guztiak
Laguntza Kopurua:
Diru-laguntza inbertsioaren % 7koa izan da

Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko, 10.000 euro izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea ekainaren 1ean hasiko da, eta 2016ko ekainaren 30eko 13:30ean, amaituko da.
Oharrak:
Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik ematen dituztenekin.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina