2015(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

Bizkaiko Foru Aldundia 2015: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2015: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia Sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguak ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak (Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak,...), baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
  • Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
    • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Mikroenpresek, sei langile baino gutxiago eduki behar dituzte, eta helbide soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dituzte
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguak ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira. Inbertsio hauek, gutxienez, diruz lagundu daitekeen 10.000 euroko bolumena izango dute.

OHARRA: 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako gastu hauek, berriz, ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso:
  • 300 euro baino gutxiagoko gastuen frogagiriak, fakturak edo aurrekontuak (BEZik gabe)
  • BEZa
  • Kreditu-lerro mota guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Kudeaketa edota koordinazio gastuak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Tresneriako gaiak edo kontsumigarriak
  • Entitate onuradunaren jarduerarekin inolako zalantzarik gabe identifika daitezkeen eta/edi deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez diren gastu guztiak
Laguntza Kopurua:
Diru-laguntza hurrengo kontzeptuen baturaren ondorioz ematen da:
  • Finantza eragiketaren lehen urteko interesak (gehienez diruz lagun daitekeen finantza-maileguaren edota errentamenduaren eta diruz lagun daitekeen inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5a)
  • Diruz lagun daitekeen finantza-maileguaren edota errentamenduaren eta inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5
Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko,10.000 euro izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea apirilaren 15ean hasiko da, eta 2015eko irailaren 30ean, 13:30ean, amaituko da.
Oharrak:
Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik ematen dituztenekin.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina