2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

EVE 2014: Kondentsazio Bidezko Banakako Galdaren Renove Plana

KONDENTSAZIO BIDEZKO GALDAREN RENOVE PLANA: 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Galdarak berriztatzea, egoitza barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.

Horregatik guztiagatik, honako programa honen bitartez diruz lagundu nahi da gaur egun dauden banakako galdaren berriztatzea (edo antzeko funtzionamendua duten ekipoak), eta horien ordez 70 kW-eko potentzia edo txikiagoa duten kondentsazio-galdarak jartzea, energia-eraginkortasun handia duten galdarak, hain zuzen ere.


ONURADUNAK

Jarduteko ahalmena duten pertsona fisikoak (etxebizitzaren jabea edo usufruktuduna), betiere baldintza hauek bete badituzte:

  • Programaren helburua den berritzea Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE) egin behar da
  • Galdara berrituko den etxebizitza EAEn egon beharko da, eta ohiko etxebizitza izan beharko da
  • 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen onuradunak egindako inbertsioen fakturak ezin izango dira laguntza programa honetaz baliatu

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diru laguntza zehatzaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, baldin eta Condensa Renove Plan honen eskakizun guztiak betetzen baditu.

Ez da diru-laguntzarik emango honako ezaugarri hauek dituzten ekipoak edo galdarak jartzen badira:

  1. 70 kW-etik gorako potentzia badu
  2. Jarri nahi den ekipo berriak lehendik zegoen beste bat ordezten ez badu (etxebizitza edo denda berria)
  3. Ekipo berria ez da kondentsazio teknologian oinarritzen

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2014ko uztailaren 22an hasiko da, eta 2014ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoa: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina