2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2014 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzeko laguntzak

TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-eskaintza Euskadiko Turismo Irisgarritasunaren Eredura egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-alojamenduko enpresak
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Turismo-garraioko enpresak
  5. Turismo aktiboko enpresak
  6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  7. Turismo-giden enpresak
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena, negozioaren eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko; baita turismo-produktu eta -zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea ere, horretarako web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea, enpresen gastua murriztu ahal izateko, eta aldi berean jomugaren ingurumen-iraunkortasuna areagotzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza, baita jardun indibidual edo kolektiboak ere –azken kasu horretan turismo-azpisektore desberdinetako hiru enpresa gutxienez ere bilduz–, turismo-zerbitzu eta/edo -produktu berriak sortzen badituzte; horiek guztiak merkatuan dagoeneko daudenetatik bereizita badaude eta/edo horiekiko osagarriak badira (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaien biltegiratzea, manipulazioa eta lantzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen obra integralak; girotzea; eta terrazen egokitzapena eta modernizazioa, urte osoan turismo-erabilera izateko; Establezimenduaren garbiketa: ekipamendua erostea (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da); Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Atal honetan laguntza emango zaio laguntza-produktuen erosketari, baita aniztasun funtzional fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, intelektuala edo organikoa duten pertsonei irisgarritasuna bermatzen dieten zerbitzuen, ekipamenduen eta azpiegituren egokitzapenari ere.

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA: Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001:2008) eta ingurumen-kudeaketako (ISO 14001: 2004 eta EMAS) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.

  • Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan: Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin (erreforma integralak ez badira gehieneko diru-laguntza 18.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA:
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q markaren ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin. Aholkularien laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, eta aholkulari horiek Basquetourrek egindako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta ez badaude, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, eta muga, berriz, 5.500 euro.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %70, 6.600 euroko mugarekin. laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean. Hori gertatzen bada, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 5.500 euroko mugarekin.
    • Ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria (ISO 14001 eta EMAS egiaztapena) lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 5.500 euroko mugarekin
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria eta ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 2.000 euroko mugarekin. ISO 9001:2008 kasuan, laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko, laguntza eskatzen den enpresa- edo establezimendu-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria dagoenean: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    • ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    GEHIKUNTZAK:
    • %5 gehiago enpresak Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe badu dibertsitate funtzional guztietan.
    • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
    • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
    • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.

    Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

    Eskatzeko epea 2014ko uztailaren 28 arte luzatuko da.

    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

    Arautegiko loturak:

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    -->

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina