2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: Lana sortzeko neurri berezia


LANA SORTZEKO NEURRI BEREZIA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Neurri hauek urtebeteko -gutxienez- lankontraturen bat egiteagatik jaso daitezkeen diru-laguntzak izango dira, itzuli behar izango ez direnak. Enpresa Onuradunak:
Honako hauek eskuratu ahal izango dituzte laguntza hauek:
  • Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Jarduera ekonomikoetan alta emanda egotea, 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30 arteko epearen barruan, egun biak barne. (Halakoetarako, erakunde bat ez da erakunde onuraduntzat joko, baldin eta erakunde horrek alta eman duen ekonomia-jardueran, FZ/NAN berarekin, beste erakunde bat egon bada 2014an edo 2013ko azken seihilekoan jarduera-talde berean baja ematea gertatu bada).
  • Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez egiaztatu behar du jarduera ekonomikoetan alta eman aurreko berehalako unean langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta eman izana 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30 arteko epean, egun biak barne.
  • Autonomoen alta egingo duen pertsona sustatzaile horrek egoitza Bizkaian eduki behar du.
  • Egunean izatea bere zerga-betebeharrak edo indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Ez egotea Diru-laguntzak jasotzeko debekuetan egoeretarikoren batean.
Gainera ezinbestekoa da Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak (Enpresak abiarazteko eta sortzeko laguntzak) eskatzea ere. Lan-kontratuen baldintzak:
2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitartean formalizatu beharko dira lan-kontratuok, eta Bizkaian bizi diren langileak kontratatu behar dira.

Lan-kontratua era honetakoa izan behar da: kontratu mugagabea, aldizkako kontratu finkoa, mugagabe bihurtutako kontratua edo gutxienez hamabi hilabeteko iraupeneko kontratua. Gutxienez hamabi hilabeteko iraupena agertzen ez duten kontratuak kanpoan geratuko dira.

Mugagabe bihurtutako kontratuei dagokienez, bihurketa-data joko da kontratuaren hasieratzat.

Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan beharko dira, baina, partzialetan ohiko lanaldi gisa ezarritakoaren %50 izan behar du lansaioak, gutxienez.

Ez dira diruz laguntzekotzat joko enpresako bazkideei eginiko lan-kontratuak. Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Laguntza Kopurua:
Lanaldi osoko lan-kontratu bat egiteagatik 4.000 euroko dirulaguntza emango da, gehienez.

Kontratatutako pertsona emakumeen kolektibokoa bada, edo zehaztutako gizartean baztertuta geratzeko arrisku-egoerako kolektibokoa bada, kopuru hori 5.000 eurokoa izango da, gehienez.

Lanaldi partzialeko lan-kontratua bada, honela kalkulatuko da diru-laguntzaren zenbatekoa: 4.000 euroko kopuruari edo 5.000 eurokoari, kasuaren arabera, ezarritako ohiko lanaldiarekiko duen portzentajea ezarrita.

Erakunde bakoitzak 25.000 euro jaso ditzake, gehienez. Diru-laguntzaren muga:
Kontratuko diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagundutako soldata gordinaren %70tik gorakoa. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea martxoan hasiko da. Oharrak:
Laguntza hauek jasotzen dituztenek xede bererako beste laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuk jaso ahal izango dituzte aldi berean estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko administrazio, erakunde publiko zein erakunde pribatuengatik, baina ezin izango dute legez ezarritako mugak gainditu. Loturak:
Informazioa: Lana sortzeko neurri berezia programaren informazio telefono zenbakia: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina