2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

Bizkaiko Foru Aldundia 2014: Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak


ENPRESAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Enpresa bat sortzea, abian jartzea eta funtzionaraztea izango dira diruz laguntzeko ekintzak. Enpresa horiek edozein forma juridiko izan dezakete, norbanako enpresaburuak ere izan daitezke, edo profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere. Enpresa Onuradunak:
Honako hauek eskuratu ahal izango dituzte ezarritako onurak:
  • Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea.
  • Jarduera ekonomikoetan alta emanda egotea, 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30 arteko epearen barruan, egun biak barne. (Halakoetarako, erakunde bat ez da erakunde onuraduntzat joko, baldin eta erakunde horrek alta eman duen ekonomia-jardueran, FZ/NAN berarekin, beste erakunde bat egon bada 2014an edo 2013ko azken seihilekoan jarduera-talde berean baja ematea gertatu bada).
  • Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez egiaztatu behar du jarduera ekonomikoetan alta eman aurreko berehalako unean langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta eman izana 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30 arteko epean, egun biak barne.
  • Autonomoen alta egingo duen pertsona sustatzaile horrek egoitza Bizkaian eduki behar du.
  • Egunean izatea bere zerga-betebeharrak edo indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Ez egotea Diru-laguntzak jasotzeko debekuetan egoeretarikoren batean.
Sustatzaileek bete beharreko baldintzak:
Hauxek dira baldintzak:
  1. Honako hauek joko dira pertsona sustatzailetzat:
    1. Norbanako enpresaburua edo profesionala
    2. Ondasun-erkidego edo sozietate zibil bateko bazkidea
    3. Enpresa bateko bazkide-langilea
    4. Uztailaren 11ko 20/2007 Legearen III. kapituluko II. tituluan
    5. aipatutako ekonomikoki mendekoak diren autonomoak
    Enpresaburu autonomo baten laguntzailea den senidea ez da joko pertsona sustatzailetzat.

  2. Aurreko artikuluan aipatu diren erakundeetako pertsona sustatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
    1. Bizkaian bizi izatea
    2. Jarduera ekonomikoetan alta eman aurreko berehalako datan langabezian egon izana egiaztatzea
    3. Langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta emanda egotea 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30 arteko epean, egun biak barne.

  3. Gainera, langintzaren zenbatekoa arauan azaltzen den moduan kalkulatzeko orduan, erakunde onuraduneko pertsona sustatzaile batek gutxienez dekretu honen 2. artikuluan zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egin behar izan ditu, 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30era arteko epearen barruan, dekretu honen 1. ataleko erakunde adjudikaziodunekin, edo prestakuntza eta banan-banako aholkularitza Barakaldoko DEMA Enpresa Garapena Elkartearekin, epe beraren barruan.
  4. Erakunde onuraduneko pertsona sustatzaileetariko batek gutxienez bete behar du baldintzan hori, eta, gainera, pertsona horrek aurreko baldintzak ere bete behar ditu.
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Laguntza Kopurua:
Diru-laguntzaren zenbatekoa 3.000 euro izango da, gehienez erakunde onuradun bakoitzeko.

Bestetik, prestakuntza ikastaroaren baldintza betetzen duen pertsona sustatzaile edo bazkide-langile bat duten erakunde onuradunei dagokien diru-laguntza kalkulatzeko orduan, irizpide hauek erabiliko dira:
  • 5.000 euro zenbatuko dira, gehienez, emakumea den edo gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeran dagoen pertsona den sustatzaile bakoitzeko, betiere ere beste baldintza guztiak betez gero
  • 4.000 euro zenbatuko dira, gehienez, gainerako kasuetako pertsona sustatzaile bakoitzeko, betiere beste baldintza guztiak betez gero
Halere, diru-laguntza kalkulatzeko zenbaketan sar daitekeen pertsona sustatzaile edo bazkide-langile kopururik handiena 5 pertsona da; ondorioz, erakunde onuradun bakoitzeko eman daitekeen diru-laguntzaren kopururik handiena, gehienez, 25.000 euro izango da, guztira. Laguntzen Muga:
Honako gastu hauek joko dira diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat: negozioa kokatzen den lokalaren errentamendua; negoziolokaleko hornidurak (argia, ura, gasa, telefonoa); aseguru-primak; garbitasuna eta mantentze-lana; bulegoko materiala; profesional independenteen zerbitzuak; publizitatea eta promozioa; Gizarte Segurantzan autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean egiten diren kotizazioak, bai eta araubide orokorreko gertakizun arruntetakoak ere (enpresak ekonomia-jardueretan alta hartu eta, gehienez ere, urtebeteko epean zehar sorturikoak).

Diru-laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan gastu hauen batura baino handiagoa. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea martxoan irekiko da.
Oharrak:
Laguntza hauek jasotzen dituztenek xede bererako beste laguntza, diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuk jaso ahal izango dituzte aldi berean estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko administrazio, erakunde publiko zein erakunde pribatuengatik, dauden mugak errespetatuz gero. Loturak:
Informazioa: Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzaren informazio telefono zenbakia: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina