2013(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

EVE 2013: Leihoen Renove Plana

LEIHOEN RENOVE PLANA 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko. Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


ONURADUNAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena termikoki eraginkorragoak direnak jartzeko asmoz.

Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 400 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.


DIRUZ LAGUNDUKO DIREN EGITASMOAK

Leiho berriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • CE marka eduki beharko dute
  • Arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute
  • Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta honako ezaugarri hauek izango dituzte:
    • Transmisio termikoaren balioa (Ug) 1,40 W/m2.K.edo txikiagoa izango da
    • Kamera-lodiera 14 mm edo handiagoa izango da
  • Leiho zulo guztiak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1ean hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

2013ko ekainaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko arreta telefono zenbakia: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina