2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

SPRI 2013: Inbertsiorako Finantza Laguntzak, AFI

AFI PROGRAMA 2013: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMONInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetan

Onuradunak:

Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)

Laguntza mota:

Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.

Diru-lagutza jaso dezaketen inbertsioak:

Ondorengoak hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat, inbertsioak finantzatzeko, edo zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak.

IBILGETU ESKURATZEA:

Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:

  • 206 Aplikazio informatikoak
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak

  • 6211 Finantza-errentamendu bidezko erosketen kasuan, mikroenpresek epigrafe hau erabili ahal izango dute

Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
  2. Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
  3. Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2012. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.

ZIRKULATZAILEA FINANTZATZEA:

Finantza-eragiketek berariaz jaso beharko dute zirkulatzailea finantzatzekoak direla; betiere, industria-sektorean 100.000 euroko zenbateko gutxienaz formalizatutako polizen bitartez, eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurotarakoaz.

Maileguen Baldintzak:

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa

EPEA:

Ibulgetu eskuratzeko eskatutako maileguak

Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:

  • 7 urterako maileguak: 24 hilabete
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabete
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabete
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei. dagokiena baino handiagoa.

Zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak
Gutxienez, 1 urte eta, gehienez, 5 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GASTU ETA KOMISIOAK: Egongo den komisio bakarra irekitzekoa izango da eta ezin da %0,4 baino handiagoa izan

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ICO maileguetan: ICO-ren indarrean dagoen interes-tasa
  • ICO ez diren maileguetan:
  • ALDAKOR-TASA:
    • EURIBOR + %3, inbertsiorako finantza-maileguen kasuan
    • EURIBOR +%2,75 Zirkulatzailerako maileguen kasuan
  • TIPO FINKOA: %7

Leasing-en baldintzak:

Leasing eragiketek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
  • Leasing-a Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailak eta finantza-erakundeen arteko ituna sinatu duen Entitate batek egingo du.

ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:

  • Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
  • Finantza-erakundeak baimendutako leasing-aren zenbatekoa

EPEA: Gutxienez 2 urte, eta gehienez 5 urte

SPRIk epe ezberdinak onartzea: laguntza-programa honetan sartzen dela berariaz jasotzen bada formalizatutako finantza-errentamenduaren kontratuan. Eta horrek ez du aldatuko emango diren laguntzen zenbateko; edozelan ere, zenbateko horrek ez du gaindituko 5 urterako finantza-errentamenduari dagokiona.

EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.

GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:

  • ALDAKOR-TASA:
    • EURIBOR + %4, bost urtera arteko operazioetan
    • EURIBOR +%4,25, bost urte baino gehiago operazioetan
  • TIPO FINKOA:
    • %7, bost urtera arteko operazioetan
    • %7,5, bost urte baino gehiago operazioetan

Laguntza Kopurua:

Laguntzak diru-laguntza legez eratuko dira, onartzen den operazio bakoitzaren interes puntuetan oinarriturik:

  • OROKORREAN:

  • Puntu 1 diruz lagun daitekeen inbertsiorako operazioen kasuan (Aktibo Finkoak)
  • 0,50 puntu Zirkulatzailerako maileguen kasuan
  • BESTE ALDE BATETIK
  • 0,25 puntu Elkarrekiko berme sozietate batek, hitzarmena sinatzen duenak, bermatutako finantza-eragiketaren kasuan.

Notak:

  • Diruz lagun daitezkeen jardueren balio guztizkoaren zenbatekoa, zehazki, finantza erakunde baten eskura dezakeena ez da izango 1.500.000 eurotik gorakoa

Eskaerak:

Eskaerak: Tramitazioa SPRI-ren web orrian egingo da:

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO LOTURA

Eskatzeko Epea:

2013 urtean eskatzeko epea 2013ko irailaren 16an amaituko da

Loturak:

Informazioa: AFI programaren informazio telefonoa: 902 702 142

SPRI-ren web orrian informazioa

Arauak


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina