2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2017

ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2017


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
  • partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak txikiagoak izango dira eta ICO-k finkatuko ditu.

Finantza daitezkeenak:

  1. Likidezia: %l00 arte aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.

  2. Inbertsio produktiboak Espainia barruan:
    • Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
    • Gehienez 30.000 euro balio duten autoak (ibilgailu industrialek ez dute mugarik).
    • Enpresak erostea.
    • Gehienez %50 inbertsioari lotutako aktibo zirkulatzaileko gastuetarako.
    • Partikularrentzako etxebizitzak eta eraikinak eraberritzea.
Operazioa sinatu baino lehen egin diren inbertsioak baliagarriak dira 2016ko urtarrilaren 1ean baino geroago egin badira.

Behin mailegoa edo leasing-a sinatu egin da bezeroak urtebete bat edukiko du inbertsioa gauzatzeko.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
  • 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
  • 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
  • 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.
Amortizazioa eta gabealdia:
  1. Likidezia %100ean finantzatzen bada:
    • 1, 2, 3 eta 4 urte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
  2. Inbertsioa edo inbertsioa eta likidezia finantzatzen bada:
    • 10 urte arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin
    • 12, 15 edo 20 urte, gehienez bi urteko gabealdiarekin

Komisioak: Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (orokorrean %2,50). (informazio gehiago).

Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.

Eskaerak:

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia:

Operazioak egiteko azken eguna 2017ko abenduaren 7a izango da.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Loturak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (gazteleraz)
Laguntzaren liburuxka
Laguntzaren fitxa (gazteleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina