2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

Maiatzak 28, Ikastaroa Gernika-Lumon: Gestio aurreratua

GESTIO AURRERATUKO IKASTAROA GERNIKA-LUMON

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Dirua irabazi nahi duzu edo nahiago duzu pertsiana ixtea?

Itxi nahi baldin ez baduzu, orduan, RENOVA PROGRAMA da behar zuk duzuna.

Programa honetan enpresariei haien negozioa ondo kudeatzeko zer egin behar den irakatsiko zaie, diru gehiago irabazteko helburua izanda. Horretarako, enpresa bakoitzak zer egiten duen ondo eta zer txarto aztertzea beharrezkoa izango da, hobekuntza ekintzak eta prozedurak sortu ahal izateko.

Landuko ditugun gaiak enpresa guztietan aurkitu daitekeen arloak izango dira: kudeaketa ekonomikoa, politika komertziala, zelan erosi, zelan saldu, zerbitzuaren kalitatea, erakuslehioak... beste batzuen artean.

RENOVA –ren LAN PLANA:

10 orduko iraupeneko talde-formakuntza aste batekin hasiko gara:
  • Data: maiatzaren 28-tik ekainaren 1-era
  • Ordutegia: 14:30-etatik 16:30-etara
  • Lekua: Gernika-Lumoko Kultur Etxean
Aldi berean, establezimendu bakoitzaren azterketa zehatz bat egingo da.

Formakuntza saioaren ostean, enpresa bakoitzari praktikara eraman beharko dituen ekintza batzuk proposatuko zaie. Gutxi gorabehera, 3 hilabete geroago, 10 orduko bigarren formakuntza bat egongo da non, berriz ere, parte-hartzaile bakoitzari bisita bat egingo zaio proposatutako ekintzak aurrera eramaten baldin badauden edo ez ikusteko eta zelako hobekuntzak jasotzen ari diren aztertzeko.

Uneoro parte hartzaileek tutorearekin harremanetan jartzeko aukera izango dute; informazioa, laguntza, galdera, iradokizun, eta abar eskatu ahal izateko.

Bizkaian dauden hainbat enpresek egin dute programa hau eta guztiek beren negozioen kudeaketan eta errentagarritasunean hobekuntza nabarmena ikusi dute.

Edizio honetan Gernika-Lumoko Udalaren aldetik diru-laguntza bat egongo da

Izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta gurekin harremanetan jarri 946257940 telefonoan edo posta elektronikoan: gatc@gernika-lumo.net.

Eman izena agudo, plaza mugatuak!


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina