2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Euskal merkataritzaren indarguneak eta aukerak 2017

2017KO EUSKAL MERKATARITZAREN AMIA ANALISIA: INDARRAK ETA AUKERAK

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2018/02/fortalezas-y-oportunidades-del-comercio.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikusmer-ek, Euskadiko merkataritzaren behatokiak iazko 2017ko euskal merkataritzaren AMIA analisia argitaratu du.

AMIA Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak hitzen lehenengo hizkien akronimoa da eta, kasu honetan, merkataritzaren indarguneak eta aukerak modu argi eta bisual batean erakusteaz arduratzen da.

Zeintzuk dira 2017ko euskal merkartaritzaren indarguneak?

Gune hauek bi motatan banatzen dira: indarrak, merkatarien esku baldin badaude eta aukerak, merkatuaren esku baldin badaude.


Mota bakoitzeko garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • INDARRAK:

    • Bezeroaren arreta: Pertsonalizatutako tratua, hizketakidearen ezaguera eta honen gustuetara egokitzeko aukera.
    • Gertutasuna: Kontsumitzaileen helbideetatik hurbil, lehen beharrizaneko edo ordezkapeneko erosketa bat burutzerako orduan lehen erreferentea dira. Gertutasun honek gainera haien bezeroan gustu eta lehentasunak ezagutzea baimentzen die.
    • Kokapena: Merkataritza ETE gehienak hiri erdiguneetan kokatuta aurkitzen dira.
    • Desberdintzapena: :Desberdindutako produktuan espezializazio handia eta zerbitzuari dagokionez, hautemandako kalitate altua.
    • Fidelizazioa: Ohiko bezeria leiala dute, sarrera minimo batzuk ziurtatuta dituztelarik.
    • Esperientzia: :Sektorean ibilbide luzea duen enpresa gizon/ emakumeen presentzia altua.

  • AUKERAK:



    • Eskura dauden kanal berriak: eCommerce, mCommerce, fCommerce…
    • Kontsumo ohiturak: Gertutasuneko formatura bueltarako joera versus formatu handiko kanpoaldeko saltokiak.
    • Erakundeak: Existitzen diren egitura publiko-pribatuetaz eta eskaintzen dituzten zerbitzuetaz baliatzeko aukera.
    • Asoziazionismoa: Eraginkortasuna handitzen duten eskala ekonomien probetxurako enpresen bilgunerako akordioak.
    • Modernizazioa: Merkataritza lokalen egokitze jarraia, hirigintzako berroneratze eta oinezkoentzat bihurtzeko prozesuei esker.
    • "Local Made" "Slow Mugimendua" "Km Zero" ekimenak: Hurbileko saltokietan erosteak dituen aukerak. Saltoki hauetan tokiko produktuen eskaintza zabalagoa, kalitatedun produktuak, apartekoak, artisauak... aurki ditzakegu. Bezeri leiala, bere konfidantzazko saltokietan erosten duena


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina