2018(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

Plastikozko poltsa gehiagorik ez

PLASTIKOZKO POLTSEK BADAUKATE IRAUNGITZE DATA, 2020ko URTARRILAren 1a!

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu




Gobernuak erabaki du plastikozko poltsak kontsumitzaileei banatzea debekatuta egongo dela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Debeku honetatik at bi poltsa mota hauek geratuko dira:
  • Material konpostagarriekin egindako poltsak
  • Poltsa lodiak  (50 mikra edo gehiagoko lodiera dutenak)

Eta 2018ko martxoaren 1etik poltsa bakoitzagatik kobratu beharko da. Poltsen prezioa merkatari bakoitzaren esku egongo da eta poltsen prezioa bezeroen begi-bistara egon beharko du.






Hala eta guztiz ere, oso arinak diren plastikozko poltsek, hau da, 15 mikra baino gutxiagoko lodiera dutenak, doakoak izaten jarraitu daitezke, higiene arrazoiengatik edo soltean dauden elikagaiak gordetzeko, hala nola, fruta, haragia edo arrainak gordetzeko erabiltzen direnak.





Proiektu honekin, “Ministerio de Agricultura y Pesca, Alimentación y Medio Ambiente”-k lortu nahi duena ingurumenean sortutako eragina edo kalteak saihestea eta murriztea, hiriko garbiketa handiago bat lortzea eta produktu mota hauenganako (erabili eta bota motako produktuenganako) biztanleriaren sentsibilizazioa handiagotzea da.



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina