2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

Gaztedi Busturialdea bekak 2018

BUSTURIALDEKO GAZTEEK EMPRESATAN LAN-HARREMANIK GABEKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKAK EGITEKO BEKAK

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2018/01/becas-gaztedi-busturialdea-2018.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta Udalek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, "Gaztedi Busturialdea" izeneko lankidetza hitzarmena izenpetu dute besteren konturako enplegua sustatzeko Busturialdea eskualdeko gazteen artean.

Hau proposatu da: 18 eta 25 urte bitarteko gazteek beka bat jasotzea lanekoak ez diren praktika egin ditzaten Busturialdeko enpresetan, 6 hilabetez. Bekaren helburua, lehen aldiz la arloan esperientzia eskuratzea da, lan merkatuan errazago sartzeko bideratuko duelarik.

Praktikaldiaren ezaugarriak

  • Parte hartearen profila: 18 eta 25 urte bitarteko (biak barne) langabea, LANBIDEn izena eman duena, Lanbide Heziketako prestakuntza akademikoa duena (erdi edo goi mailakoa), goi mailako titulazioa edo profesionaltasun ziurtagiria arte edo kirol arloan, edora unibertsitate mailako diploma edo lizentziatura.
  • Iraupena: 6 hilekoa izango da, Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak (6 ordu egunean, astelehenetik ostiralera) egingo dituzte.
  • Tutorizazioa eta Coaching-a: parte hartailean garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.

Enpresaren betebeharrak

  • Prestakuntza praktikak enpresen lantokietan egingo dira Pare-hartzaileek tutore bat ozango dute zentroetan eta praktikak ondo egiten direla arduratuko da pertsona hori.
  • Enpresak hitzarmen bat sinatuko du LANBIDE-arekin lanekoak ez diren praktikak egin ahal izateko.
  • Enpresaren esku geratzen da behin betiko parte hartzailearen hautaketa.
  • Enpresak 460 €-ko beka emango dio hilero praktikak egingo dituen gaztearil, eta Gizarte
    Segurantzaren Erregimen Orokorrean emango zaio alta, lan-harremanik gabekoak diren
    prestakuntza praktiken kotizazio-kontuaren kodean. Urremendi Landa Garapen Elkarteak aldez aurretik ordainduko dio enpresari aipatutako zenbatekoa; hortaz, enpresari ez dio kosturik eragingo.

Eskatzeko epea

Hainbat arinen, gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu, ahal izanez gero 2017ko maiatzaren 19a baino Iehen, izan ere, laguntza hau eskuratuko duten gazteen kopurua mugatua da.

Kontaktuak

https://www.gaztedibusturialdea.eus/eu/bekak/gaztedi-busturialdea-bekak/
  • Bermeo
  • Gazteria Saila
  • Gizarte eta Kultura Etxea:Irakaskintza, 14-16
  • 94 617 91 58
  • giz@bermeo.eus
  • 48370 – Bermeo

  • Gernika-Lumo
  • Gazteentzako Informazio Bulegoa
  • Foru plaza, 2
  • 94 627 02 15
  • gazteger@sarenet.es
  • 48300 – Gernika-Lumo

  • Arratzu, Ereño, Forua, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrieta
  • Urremendi
  • Domingo Alegria,, z/g (Merkatu Plaza)
  • 94 625 76 09
  • urremendi@urremendi.org
  • 48300 – Gernika-Lumo

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina