2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Merkataritzarako diru-laguntzak 2017: aurrerapena

MERKATARITZARAKO DIRU-LAGUNTZAK 2017

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Egun gutxi barru merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza-programa (MEC) argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak.

Zer inbertsio dira laguntza gai?

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak joko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat:
  • Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak.
  • Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira.

Gutxienezko inbertsioa

  • Orokorrean proiektuak diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 3.000 euroko inbertsioa egin beharko da saltoki bakoitzean.
  • Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak … aktiboetan baizik egiten ez bada, gutxieneko zenbateko hori 900 eurokoa izango da.

Diru-laguntza:

  • Obrak eta altzarien kasuan, inbertsio onargarriaren %15.
  • Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak … inbertsioen kasuan, inbertsio onargarriaren %20.

Nobedadeak 2017 urtean

Aurten nobedade garrantzitsu bat dago. Pertsona juridikoak diren denda guztiek derrigorrez bete eta aurkeztu behar dituzte laguntza eskaerak internetez.

Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri elektroniko bat beharko dute. Onartutako ziurtagirien zerrenda lotura honetan dago ikusgai: Onartutako ziurtagiriak.

2017ko eskatzeko epean irekitzen denean berri emango da

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina