2017(e)ko apirilaren 8(a), larunbata

Sareetan pil-pilean dago tokiko merkataritza bultzatzen duen bideoa

DENDAK BAINO GEHIAGO SARE SOZIALETAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

La Puebla de Almoradiel (Toledo) gutxi gora behera 5.600 biztanle dituen herri txiki bat da eta beste herriek bezala “gastu-ihesaren” arazoa dauka. Biztanle askok alde egiten dute alboko herri handiagoetara erosketak egiteko.

Udalak, Tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz publizitate kanpaina bat egin du; kanpaina honen zati ikusgarriena “Qué maravilloso es comprar aqui” deritzon spota da, dagoeneko 100.000 baino gehiagotan ikusi den bideoa.

Iragarki honetan la Puebla de Almoarediel-go biztanle eta merkatariak izan dira aktoreak eta gauzatzeko aurrekontua ñimiñoa izan da, 1.000 eurokoa baino gutxiagokoa. Bideoan denda txikien ezaugarri baloratuen batzuk ikus ditzakegu. Besteak beste:
  • Hurbiltasuna, ez duzu kotxerik hartu behar erosketak egiteko
  • Erosotasuna, ondoan daudelako eta oinez joan zaitezkeelako
  • Arreta pertsonala, bezeroak ezagunak dira, dendariak nor zaren eta zer behar duzun emango dizu
Ikuspuntu positibo hau azpimarratu behar dugu. Gure herrietako denda guztiek balore hauek eta gehiago dauzkate, baina probetxu guztia ateratzeko dendek gestio ona behar dute ere. Gestioa ez da “denda handien” kontu bat, baizik eta ezinbestekoa haiekin lehiatzeko.

Agurrik beroenak gure herrietako dendei eta zorionik beroenak La Puebla de Almoradieli bere kanpainaren arrakastagatik.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina