2017(e)ko apirilaren 8(a), larunbata

2017ko Barne Merkataritzako Sari Nazionalen deialdia

BARNE MERKATARITZAKO SARI NAZIONALEN DEIALDIA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasunerako ministeritzak sariketa honetan parte hartzeko epea ireki berri du. Sari hauen helburua da Udalek berriztapen aktibitateak sustatzeko egindako lana aitortzea eta goraipatu denda txikien ekimena, teknologia eta elkartasun bidez egindako merkataritza garatzeko orduan, eta enpresa berrikuntza lanak ere bai.

Sari hauek hiru kategoria dauzkate:

  • Udalentzako Sari Nazionala: hiriguneetan egindako hiri merkataritza berriztapen lanak goraipatzeko.
  • Denda Txikientzako Sari Nazionala: teknologiaren bidez edo enpresen elkarte/fusioaren bidez lortutako denden modernizazioa saritzeko.
  • Merkataritza Gune irekientzako Sari Nazionala: Merkataritza gune irekiak bultzatzeko egindako elkartasun prozesuak saritzeko eta gune hauen gerentzi organoak garatzeko ekimenak goraipatzeko.
Hautagaien proposamenak egiteko epea 2017ko apirilaren 28an amaituko da.

Loturak:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina