2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Merkataritza-ordutegiak EAE-n 2017 urtean

2017: MERKATARITZA-ORDUTEGIAK EAE-N

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2017/02/horarios-comerciales-en-la-cae-en-el.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Nori aplikatzen zaio?

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ordutegien araudia merkataritzagune handiei baino ez zaie aplikatuko:
  • 150 metro koadrotik behera duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak
  • Askatasun osoa daukate beraien merkataritza-ordutegiak finkatzezko, ez daukate irekitzeko ordu mugarik eta nahi duten urteko igande eta jaiegun hainbestetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.

  • 150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak
  • Ordutegiak mugatuak dauzkate, ezin dute nahi duten igande eta jaiegunetan guztietan ireki eta asteko lanordu kopurua mugatua dago ere.

Igande eta jaiegunak:

150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek urteko igande eta jaiegun guztien artean, gehienez ere 10 igande eta jaiegunetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.

Honako jai egunak ezin izango dira laguneguntzat jo:
  • Urtarrilaren 1a
  • Urtarrilaren 6a
  • Maiatzaren 1a
  • Abenduaren 25a
  • Lurralde Historiko bakoitzaren zaindariaren eguna lurralde historiko bakoitzean

Asteko lanegunetako orduak:

150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek asteko lanegun guztiak kontuan harturik, gehienez ere 90 orduz garatu ahal izango dute euren jarduera.

Ordutegiei buruzko informazioa dendetan:

Jendearentzat irekita daudeneko ordu eta egunak kanpoaldetik ikusteko moduan jarriko dira denda guztietan.

Arauak:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina