2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

Merkealdi-legeria berria

2017: DENBORALDI GABEKO MERKEALDIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

2016 urtean indarrean sartu da EAEn Merkealdiko Salmenta arautzen duen araudi berria eta hauexek dira bere ondorio nagusienak:
  • Ohiko Merkealdi sasoiak ezabatu
  • Merkealdi denboraldiak ezabatu
  • Merkealdien iraupen muga ezabatu

Ohiko Merkealdi sasoiak

Orain arte araudiak bi sasoi onartu zituen, negukoa (urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra bitartekoa) eta udakoa (uztailaren 1etik irailaren 30era bitartekoa), baina oraindik aurrera dendariek askatasun osoz erabakiko dute Merkealdiak noiz hasi. Posiblea izango da Merkealdiak abenduaren erdian edo apirilaren amaieran hasi.

Merkealdi denboraldiak

Tradizionalki urtean Merkealdi bi egon dira, baina orain edozein dendak hamaika kanpaina has dezake: Udaberrikoa, Udakoa, Udazkenekoa, Negukoa, Aste Santukoa,….

Merkealdien iraupen muga

Lehen Merkealdien iraupena gutxienez astebetekoa eta gehienez bi hilabetekoa zen. Araudi berriarekin muga hauek desagertu egin dira eta Merkealdiak laburragoak edo luzeagoak egon daitezke.

Zer ez du aldatu araudi berriak?

Puntu hauek indarrean daude oraindik
  • Merkealdien definizioa eta sasoian saldu daitezen produktuak
  • Merkealdi bakoitza jakinarazteko beharra
  • Produktua etiketatzeari buruzko beharrak

Merkealdien definizioa eta sasoian saldu daitezen produktuak

Merkealdiko salmentan produktuen ohizko prezioa jaisten da urtaro-aldaketa edo denboraldi-amaieran salgaiak berritu beharragatik. Denda batean salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapenean daudenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

Produktu hauek inola ere izan daitezke Merkealdiko salgaiak:
  • Hondatuta daudenak
  • Merkealdiko salmentarako erositakoak
  • Merkealdiko salmentak hasi baino lehen hilabete lehenago azken kontsumitzailearentzako salgai ez zeudenak

Merkealdi bakoitza jakinarazteko beharra

Merkealdia hasi aurretik merkataritza-gainetan aginpidean duen Sailari jakinarazi behar dio dendariak. Komunikazio horretan denboraldi hasiera eta amaiera datak zehaztuko ditu.

Jakinarazpen hori egiteko Eusko Jaurlaritzak web aplikazio bat prestatu du, bertan sartzeko jarraitu LOTURA hau.

Produktua etiketatzeari buruzko beharrak

Merkealdietan zalantzarik ez sortzeko moduan azalduko da produktu bakoitzaren lehengo prezioa (murriztu gabe) eta berria (murriztuta) eskaintzen dena.

Informazio gehiago:
Gernika-Lumoko MBT
Tel: 94 625 79 40
e-posta: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina