2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Bizkaiko Kultur Txartela 2016

BIZKAIKO KULTUR TXARTELA 2016

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/12/bizkaiko-kultur-txartela-2016.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI elkarteak 2016ko Gabonetan erabiltzeko BIZKAIKO KULTUR TXARTELA atera dute, deskontu mamitsuak kultura bultzatzeko

Txartela guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute, baina hiru mota izango ditu eta bana prezio desberdinarekin.

TXARTELA MOTAK

Hauexek dira Bizkaiko Kultur Txartelak izango dituen hiru mota:
  • A motako Txartela
    • Prezioa: 32 euro
    • Erderazko edozein kultur produktu erosteko (liburuak, musika, zinema).
  • B motako Txartela
    • Prezioa: 28 euro
    • Erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko.
  • D motako Txartela
    • Prezioa: 24 euro
    • Euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...)

NOIZ EROS DAITEZKE?

2016eko abenduaren 12etik 2017 urtarrilaren 28ra arte.

TXARTELA NON EROS DAITEKE?

BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian.

NON ERABIL DAITEKE?

Bilatu hemen atxikitako eztablezimenduen zerrenda: ZERRENDA.

ZEIN DA BIZKAIKO KULTUR TXARTELA ERABILTZEKO EPEA?

2016eko abenduaren 12etik 2017ko urtarrilaren 31era.

DENDARIA NAIZ ETA PROGRAMAN PARTE HARTU BAHI DUT

Lotura honetan daukazu behar duzun informazio guztia programa honetan atxikitzeko: ATXIKITZEKO SISTEMA

INFORMAZIO GEHIAGO:

Txartelari buruzko informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina