2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

UDAZKENEKO BONO DENDA, Gabonak goiz iritsiko dira aurten

2016KO UDAZKENEKO BONO DENDA: OPARIAK PREZIO BEREZITAN

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/11/bono-denda-otono-2016.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI-k bultzatzen dute UDAZKENEKO BONO DENDA kanpaina hau Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa elkarteen laguntzaz.

Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek eta kanpaina hau 2016ko azaroaren 4tik abenduaren 3ra egongo da indarrean. Aurten 20.000 bono jarriko dira salgai.

Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?

Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
  1. Bonoak erostea KUTXABANK-eko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta edozein bankuko txartela erabilita lortu ahal dira komisiorik gabe.
  2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2016ko abenduaren 3 baino lehen.
  3. Kredituko txartel bakoitzeko bi bono eros daitezke, gehienez, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.
  4. Ticket bakoitzean bono bat erabiliko da soilik

Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?

OHARRA: Aurreko Bono Denda kanpainetan parte hartu duten dendariek bakarrik inprimakia bete eta bidali egin behar dute.

Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
  2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta edo web orrian. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
  3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
  4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
  5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

Laburpena:

  • BONO DENDA-k KUTXABANK-eko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2016ko abenduaren 3ra arte trukatu ahal izango dira.
  • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan.
  • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.

ANIMA ZAITEZ ETA BIZKAIAN EROSI, ZURETZAT DA!


Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina