2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Lekeitio apirilak 25: Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Arau Profesionalaren Aurkezpena

BIZKAIKO IRUDI PERTSONALEKO ARAU PROFESIONALAREN AURKEZPENA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Estra bat zure enpresarako eta plus bat zure bezeroentzat

Lea Artibai Garapen Agentziaren laguntzarekin, bilera honetara konbokatzen zaitugu. Bertan Kalitate Arauaren zehaztasunak eta ekar ditzakeen onurak azalduko dira, ile-apaindegi eta estetika establezimendu ugari zabaltzen diren une honetan.
Data:apirilak 25
Ordua:14:00 / 16:00
Lekua:EUSEBIO ERKIAGA KULTUR ETXEA
Helbidea:Resurreccion Maria de Azkue Kalea, 5 - Lekeitio


LBizkaiko Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak (BIPE) eta Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkarteak (IPB)sortu dute, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Merkataritza Ganberarekin batera. Arau aitzindari honek puntu hauek caloratzen ditu: Profesionaltasuna, zerbitzuaren aurkezpenean artea eta zerbitzuaren kalitatea Bizkaiko Lurralde Historikoko irudi pertsonaleko enpresetan.

Hauexek dira Arau honen helburuak:

  • Sektoreko enpresen kudeaketa profesionalizatu.
  • Enpresak etengabeko hobekuntza lortzera lagundu.
  • Enpresen irudia hobetu.
  • Zerbitzuko kalitatearen bidez eta bezeroen ohitura berriei erantzuna emanez haien fideltasuna lortu.
Puntu hau oso garrantzitsua da sektore honetan, bezeroen %74 beti bere betiko ileapaindegira joaten delako.

Orain arte, Bizkaiko 50 ile-apaindegi eta estetika establezimendutan ezarri dute, beren sektorekoengadik nabarmenduz eta balio erantsia emanez beren lan eta profesionaltasunagatik.


Hitzaldia doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94.683.34.95 edo idatzi gure e-postara: blarrinaga@leartibai.com

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina