2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Euskal Merkataritzaren XVIII. Topaketa

MARKA EZAZU ZURE SALTOKIAREN NORTASUNA

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/04/xviii-encuentro-del-comercio.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Aurten Euskal Ganberek Euskal Merkataritzaren XVIII. Topaketa antolatu dute “MARKA ezazu zure saltokiaren nortasuna” lelopean.

Ekintzaren helburu nagusia merkataritza sektoreko enpresariei ikusaraztea zein garrantzitsua den marka bat sortzea eta sendotzea da. Pausu hau ezinbestekoa da bai bereizteko estrategia gisa, eta bai lehiakortasuna hobetzeko, edozein dela ere eskaintzen duten produktua edo zerbitzua.

Bereiztasuna:

Txikitazko merkataritzaren egiteke erronka da baita beren nortasuna gordetzea eta marka baliatzea posizionamendua hobetzeko.

Kongresua:

Euskal Merkataritzaren XVIII. Topaketaren hasiera-puntua maiatzaren 3an egingo den Kongresua izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Sakatu hemen kongresuaren programa ikusteko: Kongresuaren programa

Tailerrak:

Maiatzean eta ekainean zehar tailerrak egingo dira hiru lurralde historikoetan, merkataritza arloko enpresari guztiek aukera izan dezaten merkataritza jardueraren alderdi desberdinei buruzko joerak, teknikak eta esperientzia praktikoak ezagutzeko eta, bide horretatik, aurrera egiteko haien marka garatzeko prozesuan

Bilatu lotura honetan tailerren zerrenda eta eman izena: Tailerren Zerrenda

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina