2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Establezimendu lagunkoia: Zure adineko bezeroak

ESTABLEZIMENDO LAGUNKOIA: EGOKITU ZURE DENDA ADINEKO BEZEROENTZAT

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Euskadi Lagunkoia ekimenak gure udalerrietan zahartzen ari den pertsonen bizimodua erraztuko duten inguruneak sustatzea dauka helburu.

Hortaz dendak eta ostalaritzako lokalak bezero guztiekin lagunkoiak izatea sustatu nahi du ekimen honek. Horretarako, establezimendu lagunkoia ekimena abiarazi du Eusko Jaurlaritzak. Prestakuntza-kanpaina bat da, eta zure saltokia edo ostalaritzako lokala lagunkoiagoa izateko kostu txikiko edo gabeko aholkuz eta jarraibidez osatutako gidaliburu bat du, bexero aditsuenak erakartzeko,

Zure negoziorako aukera

Adineko pertsonen kopurua gero eta handiagoa da eta ezaugarri hauek dauzkate:
  • Hurbileko saltokietara joaten dira
  • Zerbitzu ona fideltasunaz eta konfiantzaz saritzen dute

Hurrengo aukera hau edukiko duzu programa honi esker

  • Zure negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko jarraibideak ezagutzea
  • Bezeroei eta adineko pertsonei emandako arreta hobetzea, langileen sentsibilizazioa handituta
  • Zure negozioaren autoebaluazioa egitea
  • Zure konpromisiaren berri emango duen "Lagunkoiak gara" zigilua lortzea
  • Doako promozioa "Euskadi Lagunkoia Sarearen", "Toki Lagunkoien Maparen" eta "Establezimendu Lagunkoien Gidaren" bidez
Egin bat lagunkoitasunaren mugimenduarenkin, dena den, denok aditsuenak izango gara egunen batean.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina