2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Bono ReDekor 2016: Berriztu zure etxea prezio onenean

BONO REDEKOR: %15EKO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2016/04/bono-redekor-2016-renueva-tu-hogar-con.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu



Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkarteak (AMUBI) eta Bizkaiko Foru Aldundiak BONO REDEKOR kanpaina hasi dute salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %15e0ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 13tik ekainaren 14ra egin beharko dira.

Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein Kutxabank-eko kutxazain automatikoan edo Interneten (bonoen prezioa 5€, 0,90 euro gehiago Kutxabank-eko ex den txartelak erabiltzen badira)
  2. Edozein atxikitutako dendetan erosketa bat egitea ekainaren 15 aurretik.
OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.

Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CECOBI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 edo CECOBI-ren web orrian eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek erosketa bat egiten denean altzair bat berriztatzeko merkatariak %15 deskontua egingo dio BONO REDEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Altzariaren salmenta prezioa: 400 €
Deskontua: 15% x 400 = 60 euro
Bezeroak ordainduko du: 340 euro

Laburpena:

  • Deskontuaz gozatzeko artikuluak ORDEZKATU egin behar dira
  • Artikulu zaharra erretiratzea dohainik izango da bezeroarentzat
  • BONO REDEKOR-rak Kutxabank kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (0,90 euro gehiago Kutxabank-eko ex den txartelak erabiltzen badira)
  • Pertsona bakoitzak nahi duen hainbeste bono eros dezake
  • Bonoak erabiltzeko epea ekainaren 14an amaituko da
  • BONO REDEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Ez dago gutxienezko erosketa kopururik
  • Ez dago gehieneko deskonturik
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute
  • Kanpaina honetan ez dira sartuko Komun-ontziak eta etxetresna elektrikoak

Informazio gehiago:

CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkartea

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina