2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

Neurrira egindako publizitatea zure bezeroen telefonoan... DOAN!

NEURRIRA EGINDAKO PUBLIZITATEA, ERREZA, BEREHALAKOA ETA MERKEA?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Jakizu zelan

Denda txiki batean publizitatea egiteko era modu jakin batzuen arabera egiten da gehienetan, aukera apur batzuetara mugatzen da eta izan dezaketen ondorioetarako garestiegiak. Beste arrazoi batzuen artean honako hauek izaten dira:
  • Horma-irudiak: eskuz ala inprimatuta egindakoak, oro har lokalean bertan jartzen dira eta erakusleihoan ikusgarritasunari laguntzeko erabiltzen dira
  • Liburuxkak: banatu, buzoietan sartu eta dendan bertan eman daitezkeenak
  • Komunikabideetako publizitatea: irrati, egunkari eta abarretan egiten denak duen eragina ez da oso ezaguna

Publizitate modu hauek bi ezaugarri dituzte:

  1. Sustagarritasuna ez da jasotzen dendatik hurbil edo erosten gaudenean
  2. Ez dute bereizten

Zer esan nahi du bereizteak eta zergatik da garrantzitsua?

Publizitatearen munduan, bereiztea da hartzaile zuzenei bidaltzea publizitatea. Honen adibide bat honako hau izan daiteke: haur-denda batek ume txikiak dituzten edo laster edukiko dituzten bikoteekin kontaktatu nahi izatea. Kontua da interes handia izan dezaketenei bidaltzea publizitatea, errazago delako aprobetxatzea eta ondorioz erostea.

Zelan egin dezakete bereizketa denda txikiek?

Bereizteko zenbait aukera dago, euretariko bat bezeroen datu-basea edukitzea eta datuak banatutako publizitatea egiteko erabiltzea: emakumeei zuzentzea, helduei zuzentzea,...

Baina sistema honek 2 oztopo ditu

  • Lehenengoa datuak jasotzerakoan sortzen da, eskatu egin behar direlako eta hau egitea ez delako beti erraza izaten. Badaude euren datuak eman nahi ez dituzten bezeroak, eta are gutxiago iragarkiak bidaltzeko
  • Bigarrena da, horrela bidalitako publizitatea ez dela bezeroak eskatutakoa, denda izan da erabakitzen duena bidaltzea, eta gerta daiteke jasotzen duenak ez nahi izatea

Ba al dago oztopo hauek gainditzeko modurik?

Bai, bezeroek euren datuak ematea lortzea eta era berean publizitatea hartzeko onarpena eman dezatela lortu behar da.

Hau horrela ikusita, ezinezkotzat jo dezakegu, datuak eskatzea zaila bada, zer egin daiteke gure dendako publizitatea jasotzeko baimena eman dezaten?

Erantzuna euren telefono mugikorrean dago. Gaur egun, arraroa da horrelako bat ez duenik. Berari esker lor dezakegu gure helburu bikoitza. Horretarako modua errazten duten sistemak eta euren erabilerarako azalpenak dituzten enpresak daude. Hona hemen sistema horien azalpena:
  • Lehenengo, datuak eta baimena eskatu behar dira, hori telefonoan aplikatutako app baten bitartez egiten da. Hau da prozesuaren alderik zailena eta merkatuak sustatu behar du deskarga ugari lortzea. Hau sarien bitartez, promozioak gauzatuta, eskaintzak erabilita… edozeren bidez
  • Dendan app hori duten telefonoak, distantzia jakin batean jasotzen dituzten hartzaileak jarri behar dira
  • Jasogailu bakoitzarentzako mezuak prestatzen dira, eta bereizteko lortutako datuak erabili dituzte. Hurrengo pausua itxarotea izango da

Noiz bidaltzen dira mezuak?

Jasogailuak ezagutzen badituzte eta publizitatea jasotzeko prest dauden bezeroen zerrendan badago, berarentzako egokia den eskaintza egiten diote bidaltzen dioten mezuan. Horrela badakigu, jasotzen duenak interesa duela eta dendatik hurbil dagoela. Honek erosten sar dadin aukerak ugaritu egiten ditu.

Modu horretan bakoitzari egokitutako publizitatea bidaltzea, erreza, une horretan bertan eta merkea da. Hartzaileek jasotzeko duten distantzia txikia denez, mezua jasotzen duenean bezeroa lokaletik hurbil dago, eta ziurrenik erosketak egiten dabil.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina