2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Emozioak Bertatik Bertara: Bizkaiko XXXII. Erakuslehioen Lehiaketa

BIZKAIKO XXXII. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bilboko Merkatal Ganberak Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jarri du matxan Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoarekin.

Izen emateko epea:
Azaroaren 2tik 30era

Izen emateko era:
Bilboko Merkatal Ganberako web orria izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra: XXXII Erakusleiho Lehiaketa

Inskripzioa:
34 euro

Erakusketa epea:
  • Abenduaren 1etik 31ra
  • Erakusketak dirauen bitartean, erakusleihoak argiztatuta egongo dira gaueko 22:00ak arte.
  • Erakusleiho guztiek, parte hartzen dutela erakusteko, Antolakuntzak emandako bereizgarria jarri beharko dute ongi ikusteko moduan.
Balorazioa:
  • Kalitatea
  • Komertzialtasuna eta produktuaren aurkezpena
  • Sormena
  • Argiztapena
  • Modernitatea eta berrikuntza
Sariak:
Bizkaiko XXXII. Erakusleiho Lehiaketak ondoko sariak emango ditu:
  • Premios territoriales de la Cámara de Comercio de Bilbao, BBK y El Correo
    • Lehen Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 1.000 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
    • Bigarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 700 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
    • Hirugarren Sari Handia: Oroigarri trofeoa; 550 euro eta publizitate sustapena ondoko komunikabideetan: El Correo.
  • Sektoreko sariak: Eskultura original batekin sarituko dira ondoko sektoreak:
    • Elikadurako Sari Berezia, Bizkaiko Txakolina-k emanda Gozogintza
    • Oinetakoak, Larrua eta Larrugintza
    • Drogeria eta Lurringintza
    • Botikak
    • Loradendak
    • Irudi Pertsonala
    • Bitxigintza, Ordulariak, Imitaziozko Bitxiak eta Opariak
    • Liburu-dendak eta Paper-dendak
    • Burdindegiak
    • Altzariak eta Dekorazioa
    • Ehunak eta Jantziak
    • Jarduera anitzak
    • Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak ere sari bat emango du
  • Ostalaritzako Sari Berezia Baqué Café-ren eskutik
  • Sormenari Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eskutik
  • Merkataritzako Berrikuntzari Saria Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren eskutik.
  • Argiztapenari Saria Iberdrolaren eskutik.
  • Natura Saria Coca-Colaren eskutik. Estetika naturala, material eta produktu naturalen edo berziklatuen erabilera merkataritza irudian.
  • Barruti Sariak Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak emandako eskultura bat, barruti bakoitzeko erakusleiho onenak saritzeko.
  • Tokiko Sariak. Parte hartzen duten Udalek sariak emango dizkiete euren herrietako merkataritza establezimenduei.
Parte hartzeko gonbidatu nahi dizuegu lehiaketa hau oso aukera ona delako zure denda promozionatzeko eta zure erakuslehioa zaindu dezazuelako.
Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, erakunde hauen laguntza ere badauka: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Coca-Cola, Lankidego, “Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina” Jatorrizko Deituaren Kontseilu Arautzailea eta Barceló Bidaiak-B The Travel Brand.

Aurten, 27 udalen babesa ere badugu: Bilbo, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zalla. Hauetako bakoitzak euren herriko erakuslehio hoberena sarituko du.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina