2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

BERRIZ ENPRESA: Ez itxi zure denda, saldu ezazu!

ERRETIRATZEKO ZORIAN ZAUDE ETA DIRU ESTRA NAHI DUZU?

NEGOZIO SENDO BAT DAUKAZU BAINA INORK EZ DU JARRAITUKO ERRETRETATUKO ZARENEAN?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Orain aukera bat daukazu sortu duzun enpresa zure lan-bizitza amaitu eta gero jarrai dezan eta, aldi berean, diru estra bat atera zure erretiro-pentsioa hobetzeko. BERRIZ ENPRESA dauka izena.


Zer da BERRIZ ENPRESA?

Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan enpresen jarraipena errazteko programa bat da

Zer eskaintzen du?

Negozio sendo bat daukan eta eskualdatu nahi duenari:
  • Balizko erosleen bilaketa aktiboa
  • Enpresaren komunikazio plana egitea
  • Negozioaren salmenta txostena egiteko laguntza
  • Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza, hau esker zure negozioaren balore zehatza jakingo duzu
  • Eskualdatze prozesua ixteko laguntza operazioaren arrakasta bermatzeko
Enpresa berri bat sortu nahi duen ekintzaileari:
  • Negozioen bilaketa aktiboa zure profil profesionalaren arabera
  • Erosi beharreko negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzeko laguntza
  • Enpresa plana egiteko laguntza
  • Eskualdatze prozesua ixteko eta enpresa martxan jartzeko laguntza

Zein da BERRIZ ENPRESA programaren kostea?

Ez dago prozesua gustiz diruz-lagunduta dago eta

Nork gauzatzen du BERRIZ ENPRESA?

Merkatal Ganberek arduratzendute programaz. Horretarako trebatutako aholkulari talde bat daukate zerbitzu pertsonala eta konfidentzialtasun osoz emateko.

Nola kontakta dezaket BERRIZ ENPRESA-rekin?

BERRIZ ENPRESA-ri buruz informazio gehiago jasotzeko Merkataritzarako Bulego Teknikoa-ri idatzi dezakezu edo zuzenean BERRIZ ENPRESA web orrira jo


EZ GEHIAGO ITXARON! DEITU ORAIN ETA HASI ZURE ERRETRETA PRESTATZEN!



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina