2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

IKASTAROA GERNIKA-LUMON: Azaroak 2: Erlazio-Marketin-a

ZAINDU ZURE BEZEROAK GEHIAGO ETA HOBETO SALTZEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zentzu onak hauxe esaten digu: zure bezeroak txarto tratatzen badituzu salmentak galduko dituzu, baina, tratu ona bada eta gustura badago zure dendan aukera gehiago daukazu berriro ikusteko.

Baina denda batean denetarik jasan behar duzu, bezero atseginak baita astunak, gogaikarriak, aspergarriak eta zakarrak ere. Askotan erantzun ez egokiak emateko gogoa sortarazten digute. Hala era, ez amore eman,BADAUDE BEZEROAREKIKO HARREMANAK ATSEGINAGOAK EGITEKO TEKNIKAK, BAI BEZEROENTZAT ETA BAITA ZEURETZAT ERE.
Data: Azaroaren 2tik 6ra arte
Ordutegia:14:30etik 17:00etara
Lekua:Gernika-Lumoko Kultur Etxea

Zein da gure proposamena IKASTARO honetan?
Hauexek dira ikastaro honen edukiak:
  • Nola leialdu, berreskuratu eta errentagarri egin zure bezeroak
  • Ferekak eta mimoak: zure bezeroak maite eta baloratuak senti daitezen
  • Erabaki guztiak emozionalak dira. Erabili komunikazio emozional hori
  • Nola aktibatu gomendio sistema
  • Nola sortu fidelizaziorako programak eta estrategiak
Kurtsoa doako da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40 edo idatzi gure e-postara: gatc@gernika-lumo.net.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina