2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Lekeitio: Merkatarientzako tailerra

SALTOKI TXIKIEN MARKETING GIDA
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2015/06/lekeitio-taller-para-comerciantes.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Txikizkako Merkataritzaren Lehiakortasuna Sustatzeko Planaren barruan, estatuak diruz lagundua eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAK tailer hau antolatu du.

HELBURUA:
Txikizkako merkataritzak saltokian ezarri ahal dituen marketingeko gakoak ezagutu behar ditu, lehiakortasuna hobetzeko.

Tailer honetan, modu sinplean, “Retail marketing” a osatzen duten elementuak azalduko dira: saltokiaren kokapena eta ingurua, barrualdearen eta kanpoaldearen diseinua, produktu-aukera eta merchandisinga, prezioen estrategia, zerbitzua eta bezeroenganako arreta, komunikazio elementuak eta salmentak promozionatzeko ekintzak. Batez ere, saltoki txikiei zuzenduta dago, langile eta jabeen ezagutza hobetzeko eta sektorearen aldaketetara egokitzeko (eskari urria, kontsumo ohitura berriak, merkataritza elektronikoa…).

HIZLARIA:
Mª Paz Irastorza, Bilboko Merkataritza Ganberako zuzendaria

NORENTZAT:
Bizkaiako txikizkako merkatariei zuzenduta (autonomo, ETE…)

Eguna:ekainak 25
Ordua:14:15 - 16:15 tara
Lekua:Lekeitioko Udal Kultur Etxea (Resurrección Mª Azkue, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena ekainak 22 baino lehen.

KONTAKTUA:
Bakarne Larrinaga Arrasate
Leartibai Garapen Agentzia
94.683.34.95

blarrinaga@leartibai.com

www.leartibai.com

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina