2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Gernika-Lumo: FACEBOOK merkatarientzat (I. maila)

FACEBOOK I
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.

HELBURUA:
Ikastaro honen helburua da parte-hartzaileei Facebook sare soziala erabiltzen irakastea eta hainbat estrategia eskaintzea, tresna hori eragile eta marka biralizatzaile bezala aprobetxa dezazun eta, bide horretatik, zure negozioaren irudia indartu dezazun Interneten. Hainbat jarraibide emango zaizkizu negozioaren irudi korporatiboa hedabide sozialen esparrura eramateko.

Edukia:
  • Facebook sareari buruzko hastapenak
  • Facebook-eko aukerak: profila, orrialdea, taldeak eta aplikazioak
  • Nola sortu profil pertsonal bat Facebook-en
  • Profilaren oinarrizko elkarreraginak:
    • Profilaren eta orrialdearen arteko desberdintasunak
    • Nola sortu orrialde bat zure saltoki edo enpresarentzat
    • FanPage baten oinarrizko elkarreraginak
    • Nortasun korporatiboa: azalerako eta profilerako argazkiak
    • Asteroko adierazleak eta datuak
    • Time Line
    • Negozioaren informazioa
    • Gure jarraitzaileen argitalpenak
    • Gure jarraitzaileen iritziak
    • Jarraitzen ditugun Fanpage-ak
  • Argitalpenak: programazioa, segmentazioa, nola finkatu edo baztertu
  • Traolak erabiltzea
  • Eskaintzak sortzea
  • Ekitaldiak sortzea
  • Mugarriak
  • Argitalpenak programatzea
  • Orrialdearen ezarpen orokorrak
  • Nola lotu zure orrialdea Twitter-ekin
Data:ekainak 17
Ordua:14:00 - 16:00 tara
Lekua:KZ Gunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5)

Ikastaroa doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina