2014(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Merkatarientzako tailerra BERMEON

BEZEROAREN ESPERIENTZIA-MAPA: SALTOKI ERRENTAGARRIAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Zatoz eta hartu parte tailer honetan:

BEZEROAREN ESPERIENTZIA-MAPA SALTOKI ERRENTAGARRIAK
  • Tokia: Bermeoko Behargintza: Zubiaur tar Kepa kalea, 26-1. solairua
  • Eguna: ekainak 10 (martitzena)
  • Ordua: 14:30etik 16:30era
  • Tailerra doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Hortaz, eman izena lehenbailehen. Horretarako, deitu telefono honetara: 94 625 79 40

Gogoratzeko moduko bizipen duinak eskainita, bezeroek gozatu baino ez dute egingo zure establezimenduan.

Saio honen helburua hauxe da: saltzailearen eta eroslearen arteko harremana atseginagoa izaten irakastea. Bezeroa pozik geratuko da erosketarekin eta baita zure hartu emanarekin eta ziur berriro etorriko dela zure dendara… eta ondorioz hauxe lortuko duzu: FIDELTASUNA.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina