2014(e)ko apirilaren 1(a), asteartea

Euskadiko Autonomia Erkidegoko familien gastua krisialdian

ZER ETA ZERTAN GASTATZEN DUTE DIRUA KRISIALDIAN FAMILIEK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Antza denez, krisi ekonomikoak azkenak ematen dihardu. Baina zalantza barik, krisiak eragina izan du eta izaten jarraitzen du euskal familiek dirua gastatzeko izan duten eran. Eragin hauek denboran luzatuko dira, gutxi gorabehera, ekonomiaren suspertzeak daukan erritmoaren arabera, eta baita familia bakoitzaren itxaropen eta ustearen arabera ere.

Estatistikaren Institutu Nazioanalak (EIN) egindako azken Familia Aurrekontuen gaineko Inkestako datuen arabera, aldaketa hauek egiaztatzen duten hainbat datu geratu dira agerian.

Gastu bolumen handia:
Euskadiko Autonomia Erkidegoa (EAE) bigarrena da autonomia erkidegoetan familia gastu handiena duena urtean: 33.117,57 €, Espainiako batez bestekoaren oso gainetik (28.151,51 €). Madrilek soilik gaindetzen du EAEkoa.

Gastuaren banaketa:
EAEko familiaren gastuen banaketa partidetan sailkatuz gero, “Etxebizitza”rena da garrantzitsuena. Alegia, etxebizitza erosi edota alokatzea hartuko litzateke kontuan, eta baita ur, gas, elektrizitate eta beste erregaien kontsumoa ere. Familia bakoitza gastuaren %35 darabil arlo honetan. Gero, garrantzian bigarrena (jakiak eta edariak) izango lukete, hots, aurrekontuaren %14. Horiek horrela, bada, biziraupen hutsari dagokion arloak (etxebitza eta elikadura) etxeko gastuen %50 hartzen du.
Gastuaren kontzeptua
Portzentaia
Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak %34,82
Elikagaiak eta alkokol gabeko edariak %13,68
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak %10,00
Garraioak %9,96
Beste gaiak eta zerbitzuak %7,31
Aisialdia, ikuskizunak eta kultura %5,95
Arropa eta oinetakoak %4,91
Altzariak, etxebizitzarako ekipamendua eta gastuak %4,53
Osasuna %2,84
Komunikazioak %2,82
Alkoholdun edariak, tabakoa eta drogak %1,80
Hezkuntza %1,38

Gastuaren bilakaera:
Zenbat eta non gastatzen den garrantzitsua bada ere, urteetan zehar banaketa honek zelako bilakaera izan duen jakiteak ere badu bere garrantzia. Horiek horrela, azpimarratzeko modukoa da 2006-2012 denbora tartean kontzepu hauek izandako bilakaera:
Gastuaren kontzeptua
2006-2012 aldaketa
Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak %28,19
Alkoholdun edariak, tabakoa eta drogak %19,20
Komunikazioak %17,85
Osasuna %13,85
Hezkuntza %5,51
Elikagaiak eta alkokol gabeko edariak %1,91
Altzariak, etxebizitzarako ekipamendua eta gastuak -%3,94
Beste gaiak eta zerbitzuak -%4,66
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak -%5,13
Arropa eta oinetakoak -%15,24
Aisialdia, ikuskizunak eta kultura -%18,26
Garraioak -%23,81
“Etxebizitza” kontzeptuak familiako gasturik handiena eragitea ez ezik, denboraldi horretan gehien hazi dena ere bada, hots, “etxegintza burbuila” deritzon denboraldian. Beste kontzeptu batzuek ere gora egin dute asko, gastuen tarta horretan horrenbesteko garrantzirik ez dutenak (kuantitatiboki).

Beherakadarik nabarmenena eman dutenak, ostera, hauexek dira: “garraioa” “aisialdia, ikuskizunak eta kultura” eta baita “arropa eta zapatak” ere. Sektore hauek era zuzenean eragiten diote txikizkako merkataritzari.

Ondorioak:
Inkesta honetako datuek berretsi egiten dute merkataritzaren kontuen emaitzak adierazitakoa. Familiek zerbait aurreztekotan ahal duten horretan aurrezten dute, hots, “alferrikako” gastuak murriztu eta beharrezkoena denari aurre egin.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina