2012(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

Nork erosten du euskal merkataritzan?

KONTSUMOAREN PROFILA EUSKAL MERKATARITZAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Ikusmer, euskal merkataritzaren Behatokiak azterlan bat argitaratu berri du. Azterlan honen arabera, gure herri eta hirietan erosketak egiten dituzten pertsonek nola kontsumitzen duten identifikatzen ahalegintzen da. Azterlan honek, besteak beste, pertsona hauek kontsumoaren aurrean duten jarreraren arabera sailkatu ditu taldeetan.

Shopping-aren bukaera:
Merkatariei esatea azterlanen arabera gero eta gutxiago saltzen dela beraiek badakiten zerbait gogoraraztea baino ez da. Hala ere, horrek ez du errealitatea aldatzen. Azterlanean parte hartu zuten pertsonen erdiek ia onartu egi zuten kontsumoak behera egin duela krisia dela eta. Prezioari gehiago begiratzen zaio eta erosi aurretik, birritan pentsatzen da.

Gainera, beste prozesu bat gertatu da, hots, shopping-aren bolada emankorrak gain behera izan du. Shopping anglizismoa da eta aisialdian “erosketak egin” esan nahi du. Merkatalguneak, egun, hutsik ikusten ditugu edo, bestela, jendea atzera eta aurrera dabil paseatzen, baina deus erosi barik. Jendek askok lehen denbora pasan ibiltzeko erosi egiten zuen; orain, ordea, ez. Eta horrek kontsumoan sekulako eragina du. Produktuen biziraupena luzatu egiten da, lehen erabili eta bota egiten zirenena, hain zuzen ere. Produktuak konpondu egiten dira (zapatak, arropa, etxeko tresnak…) eta erosketak gehiago planifikatzen dira. Laburbilduz, lehen bihozkadak agindutako erosketa, orain, kontrolatu egiten da.

Prezioa: erosketak egiteko elementu erabakiorra:
Egoera honetan, bada, prezioa da erosketa egiten dugunean eragin handiena duen faktorea. Outlet motako dendek gora egin dute. Markako produktuen kontsumoak gora egiten du, baina banatzaile merkeagoa erabilita, eta etekin handiagoa ateratzen zaie eskaintza eta merkealdiei.

Prezioen borroka honetan bizirik atera den sektore bakarra luxuaren da. Luxuaz mintzo garenean ez du adierazi nahi, esaterako, Ferrari, Rolls Royce, yateak Monakon,… ari garenik. Sinpleagoa da: Nespresso, Apple,… Bereizgarri egiten duten produktuek prezio altua izaten jarraituko dute eta ez dute eskaintzarik eta horrelakorik eskaini behar salmenta kopuruari eusteko.

Beti merkealdietan:
Merkatariek jakitun daude kontsumoaren noraeze honetaz. Ondorioz, neurriak hartu ditu. Hortaz, oso ohikoak dira, etengabekoak, eskaintza kanpainak, sustapenekoak, produktua merkatzearenak. Herritarrek, hortaz, uste dute merkealdietako denboraldi etengabean bizi garela. Hori dela eta, merkealdietako kanpaina ofizialek erakargarritasuna galdu dute, nahiz eta azterlanak erakutsi jarraipenik izan badutela.

Azterlanaren emaitzak: kontsumitzaile motak:
Batutako datuen ondorio gisa, pertsona gehienek “denda espezializatua” aukeratu ohi du erosteko lehen aukera gisa, hots, kaleko merkataritza txikia. Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) aldeko apustua, jakina.

Bigarren datu bezala, antzemandako kontsumitzaile mota dago. Eta lantzean behingo erosketen gainean mintzatzen dira. Hortaz, elikagai eta drogeria dendak ez dira tipologia horren baitan sartzen.

Honako hau da kontsumitzaileen tipologia:
  • Bakartia
  • Ezaxolatia

  • Gogotsua

  • Jolas-jarduerako emakumeak

  • e-informatu esijenteak

  • e-mozionalak

  • Zikoitzak

  • Kaltetuak

  • Pagotxaren bila dihardutenak
Izen hauek ez dute ezer adierazten, baina lotura honetan talde bakoitzak duen ezaugarri garrantzitsuenak erakusten dituen txostena kontsultatzerik dago. Pertsona mota hauek ezagutzea inportantea da, egokia litzateke hortaz, dendan sartzen den pertsona bakoitza tipologia zehatzean txertatzea, eta horrela baliabideak sustatu salmentara bultzatzeko.

Ikusmer azterlana

Azterlanaren emaitzak:
  • Kontsumoa oinarrizko aldagaiak mugiarazten du: PREZIOAK

  • BEREZITASUNIK eskain dezaketen dendek ez dute eskaintza berezien beharrizanik salmentei eusteko.
Informazio gehiago:
IKUSMER: Merkataritzaren Behatokia

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina