2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Marketin-ean Experiencia

MARKETIN-EAN ESKARMENTUA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Egun, edozein produktu saldu ahal izateko ez da nahikoa kalitatezko produktua eskaintzearekin, hau da, erabat ezaguna, telebistan dagerrena eta kirolari ospedunek erabilia izatea. Erosketa bizipena bakarra izan behar da eta bezeroek hori baloratu egin behar dute. Denda horrek, ondorioz, ez du arazorik izango nahi duena saltzeko.

Kontua hartu behar da, bestalde, edozein produktu erosteko erabakia hartzen denean, bihozkada soilez egiten denaz salbu, dendara joan orduko egiten dela, hots, ezer erosi aurretik non erosiko den erabakitzen da. Establezimendua aukeratu eta gero joan ohi gara produktua erostera.

Erosteko eskarmentuaz dihardugunean, baina, badirudi dendak antzoki bilakatu behar direla eta saltzaileak mozorrotu. Ezta hurrik eman ere!

Bideo hau marketin eskarmentuaren eredu eta adibide da. Bezeroa, ikus daitekeenez, erosketa hutsetik haratago doa (Muriel-en Ezkontza, 1994)


MARKETIN ESKARMENTURAKO OINARRIAK
Eskarmentu hauek eskaintzeko eta positiboki baloratuak izan daitezen lortzeko bi gako daude, gainera gakook herri merkataritzan ardatz garrantzitsuak dira:
  • • Bezeroak ezagutzea: bezeroa ezagutzen badugu, badakigu zer behar duen, zalantzaren bat izanez gero argitzen lagunduko zaio, … Honek alde ona izango du bezeroari gertuko zerbitzua eskaintzen zaiolako.
  • • Bestelako zerbitzuak: lekuko merkataritzan saltoki bakoitza bakarra da eta horixe da berezitasuna.
MARKETING ESKARMENTUEN ADIBIDEAK
Bezeroaren eta saltokiaren araberako zerbitzu honetan esperientzia-marketin ezberdinak daude; hau da, ez dago bezeroei erantzuteko modu bakarra. Horregatik, bezeroek aukera handia dute eskarmenturako.

Hala ere, saltoki bakoitzak duen bezeroa zein den jakinda, eskarmentu mota ezberdinak ezagutuko dira, bakoitzari behar duen arreta emanez.

Bizipenak direla eta, hona hemen establezimenduaren araberako zenbait adibide:
  • Elikagaiak:
Ohiko eta beharrezko erosketa izangatik ere, zergatik ez eskertzeko modukoa izango den bizipena eskaini? Honela, bezeroak chef ospetsuaren gisara ikusiko luke bere burua. Helburu lortze aldera, dendak aholkulari lanak egin ditzake eta elikagaiak zelan sukaldatu, zelan kontserbatu, osagaiak falta direnean alternatibak eskaini… eta hau guzti hau lortzeko langileek produktua ezagutu behar dute, errezeta edo informazio orriak ere prest eduki ditzake behar izanez gero.
  • Moda/oinetakoak:
Kasu honetan zailagoa izan daiteke bizipena estandarizatzea, baina jantzia norentzat den jakinda badago hori ere planteatzerik. Jai baterako soinekoa bada, langileak informaturik egon beharko du eta aholkuak eman ditzake osagarri, orrazkerari etabarrei buruz. Eta honen helburua hauxe baino ez da: erosleak jakitea jaian begiratu guztien erdigune izango dela.
Erositakoa egunero ibiltzen duen arropa batekin erabiltzeko bada, dendak duen estiloa kontuan hartzekoa izango da, zer sustatu nahi den jakiteko: xalotasuna, dotorezia, erosotasuna, irudia…
  • Drogeria/lurrindegia
SBesteen gainetik sentsazio eta eskarmenturik eskain lezakeen sektoreren bat balego, hauxe berau, jakina. Iragarkiak ikusi besterik ez daude, lurrinek ez dute kalitatearen gainean hitz egiten, aldiz, irudiak, ametsak igortzen dizkigute, hauek erabilita bete daitezkeenak?
Iragarkietako nabarmenkeriak bazter utzita, badago modurik bezeroak aholkatzeko, erosgaiak aukeratzeko garaian, eta lagundu bere pelikularen protagonista izaten: jaiaren izar, opari ederrenaren eramaile…

Bizipen onenak eskaintzeko, dendan sartzen den pertsona bakoitzak buruan duen pelikula ezagutzea litzateke, eta horrela jakin dendak eta produktuak berak eragin zezaketela era atseginean bezeroarengan beregana.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina